2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARAIOA
2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Garaioako Udalak, 2021eko otsailaren 25ean, hasiera batez onetsi zuen 2021eko plantilla organikoa.
Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onesten da 2021eko plantilla organikoa.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Garaioan, 2021eko abenduaren 1ean.–Alkatea, José Javier Eransus Elizagaray.
1. ERANSKINA
2021eko plantilla organikoa
Idazkaria. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %38,72. Lanpostuko osagarria administrazio-zerbitzuak emateagatik (Abaurregaineko eta Abaurrepeko udalak): %35. Egoera: hutsik
2. ERANSKINA
Langileen izenen zerrenda 2020ko abenduaren 31n
Idazkaria: Luis de Potestad Tellechea. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Antzinatasuna: 2008/5/19. Maila: A. Gradua: 3. Lanpostuko osagarria: %38,72. Lanpostuko osagarria beste zerbitzu batzuk emateagatik: %35. Egoera: Lanean
Iragarkiaren kodea: L2117360