289. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

2022rako karga-tasak, indizeak, koefizienteak eta ordenantza fiskalen aldaketa. Behin betiko onespena

Donezteko Udalak, 2021eko urriaren 20an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2022tik aurrera indarrean izanen diren karga-tasa, indize, koefizienteak eta ordenanza fiskalen aldaketa. Iragarkia 2021eko 251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 2an.

Nafarroako Toki administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru lege hori maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez aldatu zen), eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatu xedapen orokorra behin betiko onetsi eta osorik argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lehena.–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 13. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta ondokoetan xedatuari jarraikiz, ondoko karga-tasak, indizeak eta koefizienteak onetsi dira 2022rako:

Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa eta Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,25, katastroko balio gordinen gainean.

–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: %4,50, obraren egiazko kostu osoaren gainean (obra gauzatzeko aurrekontua).

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

SORTZEALDIA

KOEFIZIENTEA

KARGA-TASAK

Urtebetetik behera

0,06

%11

Urtebete

0,06

%11

2 urte

0,11

%11

3 urte

0,20

%11

4 urte

0,28

%17

5 urte

0,36

%17

6 urte

0,30

%17

7 urte

0,13

%17

8 urte

0,06

%17

9 urte

0,06

%17

10 urte

0,06

%17

11 urte

0,06

%17

12 urte

0,06

%17

13 urte

0,06

%17

14 urte

0,06

%17

15 urte

0,06

%17

16 urte

0,06

%11

17 urte

0,13

%11

18 urte

0,14

%11

19 urte

0,52

%11

20 urte edo gehiago

0,50

%11

–Aipatutako karga-tasak ezartzea gehikuntzaren sortzealdietarako, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan zehaztutako koefizienteak aplikatzea. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 58.2 artikuluan xedatuari jarraikiz koefizienteak aldatzen badira, 2022ko ekitaldirako kasuan kasuko foru legean ezarritakoak aplikatuko dira.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga. %40ko igoera ekartzeko adinako errekargua aplikatuko zaie tarifa ofizialei (aplikatzekoa den indizea: 1,40).

–Haurtzaindegiko zerbitzuaren tasa, haur eta hilabete bakoitzeko: Nafarroako Gobernuak Haur Hezkuntzako lehen mailako ikastetxeetarako onetsi dituen tarifa eta moduluak aplikatuko dira, Hezkuntza Departamentuarekin sinaturiko hitzarmenaren ondorioz.

Haur-zentroa dagoen udalerrian bizi ez diren haurren familiek, plazaren erreserba formalizatzean, idatziz aurkeztu beharko dute bizitokia duten herriko Udala edo familia bera prest daudela udal titularrari ordaintzeko dagokion moduluaren ehunekoa, hilean 100 euro ordainduta (10,6 hilabetez).

Bigarrena. Hasiera batez onestea aldaketa Udalaren Musika Eskolako irakaskuntza zerbitzuaren tasa arautzen duen ordenantza fiskalean.

7. artikulua. Tarifa hauek aplikatuko dira:

Ikasturteko inskripzioa: 25 euro.

Musika eta mugimendua:

  • 2 h: 26,76 euro.
  • 1 h: 14 euro.

Lehenengo zikloa (1. eta 2. maila).

Musika Hizkuntza 2 h, Instrumentua 30”: 54,30 euro.

Musika Hizkuntza 1 h, Instrumentua 30’: 38,79 euro.

Bigarren zikloa (3. eta 4. maila).

Musika Hizkuntza 2 h, Instrumentua 30’, Abesbatza 45’, instrumentu taldea 30’: 58, 50 euro.

Musika Hizkuntza 2 h, Instrumentua 45’, Abesbatza 45’, instrumentu taldea 30’: 62,50 euro.

Musika Hizkuntza 1 h, Instrumentua 30’, Abesbatza 45’, instrumentu taldea 30’: 41,79 euro.

Musika Hizkuntza 1 h, Instrumentua 45’, Abesbatza 45’, instrumentu taldea 30’: 45,79 euro.

Hirugarren zikloa (5. maila).

Musika Hizkuntza 2 h, Instrumentua 30’, Abesbatza 45’, instrumentu taldea 30’: 62,39 euro.

Musika Hizkuntza 2 h, Instrumentua 45’, Abesbatza 45’, instrumentu taldea 30’: 66,39 euro.

Musika Hizkuntza 1 h, Instrumentua 30’, Abesbatza 45’, instrumentu taldea 30’: 44,57 euro

Musika Hizkuntza 1 h, Instrumentua 45’, Abesbatza 45’, instrumentu taldea 30’: 48,57 euro.

Laugarren zikloa (6. maila).

Konbo 1 h, Instrumentua 30’, Abesbatza 45’, Instrumentu taldea 30’: 46,38 euro.

Konbo 1 h, Instrumentua 45’, Abesbatza 45’, Instrumentu taldea 30’: 50,38 euro.

Abesbatza bakarrik: 3 euro.

Bigarren instrumentua 30’: 24,05 euro.

12 urtetik aitzinera.

Instrumentua (musika hizkuntzarik gabe) 45’: 36,07 euro.

2. instrumentua 45’: 36,07 euro.

Abesbatza 3’: 3 euro.

Konbo 45’: 36,07 euro.

Konbo + instrumentua 1 h 30’: 54.03 euro.

Helduen tailerra + instrumentua 1 h 15’: 40,77 euro.

1. Donezteben erroldatua ez dagoen ikasleak edota berari dagokion Udalak ekonomikoki inongo kolaborazio sistemarik ez duenak, %50eko gehikuntza izanen duen kuota ordainduko du.

2. Beherapenak: a) Familia ugariko kide 1 musika eskolan, %10eko beherapena ezarriko zaio hilabetero.

a) Familia ugariko 2 kide musika eskolan, %15eko beherapena ezarriko zaie hilabetero.

b) Familia ugariko 3 kide musika eskolan, %20eko beherapena ezarriko zaie hilabetero.

Hirugarrena. Hasiera batez onestea aldaketa Udal instalazioak erabiltzeagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

6. artikulua. Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

a) Azkarreta eta Liburutegia erabiltzea: 4 euro/orduko berogailurik gabe, 6 euro/orduko berogailuarekin.

Zinea eta Herrigunea: 6 euro orduko berogailurik gabe, 9 euro orduko berogailuarekin.

b) Igerilekuak (eguneko sarrerak):

  • 4 eta 11 urte bitarteko erabiltzaileak: 1,75 euro erroldatuendako; 2,5 euro erroldatu gabeendako.
  • 12 eta 17 urte bitarteko erabiltzaileak: 3,5 euro erroldatuendako; 4,5 euro erroldatu gabeendako.
  • 18 urtetik gorako erabiltzaileak: 4,5 euro erroldatuendako; 5,5 euro erroldatu gabeendako.

c) Igerilekuak (hilabeteko abonamenduak soilik uztailean eta abuztuan, 1etik 31ra):

  • 4 eta 11 urte bitarteko erabiltzaileak: 10,5 euro erroldatuendako; 12,5 euro erroldatu gabeendako.
  • 12 eta 17 urte bitarteko erabiltzaileak: 24 euro erroldatuendako; 26 euro erroldatu gabeendako.
  • 18 urtetik gorako erabiltzaileak: 34,5 euro erroldatuendako; 36,5 euro erroldatu gabeendako.

d) Igerilekuak (udako denboraldiko abonamenduak):

  • 4 eta 11 urte bitarteko erabiltzaileak: 15 euro erroldatuendako; 20 euro erroldatu gabeendako.
  • 12 eta 17 urte bitarteko erabiltzaileak: 35 euro erroldatuendako; 40 euro erroldatu gabeendako.
  • 18 urtetik gorako erabiltzaileak: 50 euro erroldatuendako; 55 euro erroldatu gabeendako.

Aplikatuko den adin tartea zehazterakoan, erabiltzaileek adin hori beteta izan beharko dute abonamendua edo sarrera eskuratzen duten egunean.

Orobat, erroldatuak egon beharko dute abonamendua edo sarrera eskuratzen duten egunean.

E) Pilotalekua:

–Pilotalekua argirik gabe erabiltzea: 6 euro/ordua.

–Pilotalekua argia eta guzti erabiltzea: 10 euro/ordua.

F) Kiroldegia:

–Pista argirik gabe erabiltzea:

  • Pistaren 1/2: 9 euro.
  • Pistaren 2/2: 14 euro.

–Pista argia eta guzti erabiltzea:

  • Pistaren 1/2: 12 euro.
  • Pistaren 2/2: 18 euro.

G) Arte martzialen aretoa. Orduaren prezioa: 7 euro.

H) Squasha.

–Ordu erdi: 4 euro eta 2 euro (urteko bazkidea).

–Ordubete: 7 euro eta 5 euro (urteko bazkidea).

I) Dutxa hutsa: 2,5 euro.

J) Muskulazio gela:

–Eguneko abonamendua: 4 euro erroldatuendako; 6 euro erroldatu gabeendako.

–10 saiotarako abonamendua: 20 euro erroldatuendako; 25 euro erroldatu gabeendako.

–Hilabeteko abonamendua: 30 euro erroldatuendako; 35 euro erroldatu gabeendako.

–Bi hilabeteko abonamendua: 40 euro erroldatuendako; 45 euro erroldatu gabeendako.

–Hiruhileko abonamendua: 50 euro erroldatuendako; 55 euro erroldatu gabeendako.

K) Muskulazio aretoa (9:00etatik 21:30etara), sauna eta dutxa:

–Urteko abonamendua, 120 euro, Donezteben erroldatuendako.

–Urteko abonamendua, 160 euro, Donezteben erroldatu gabeendako.

Udal kiroldegiko arduradunak luzatuko ditu abonamendu horiek.

Saunak, dutxak eta komunak kiroldegiko arduraduna dagoen ordutegian erabiliko dira.

Oharra: aipatu tarifak aplikatuko zaizkie gela horiek irabazi-asmoarekin erabiltzen dituzten erabiltzaileei.

N) Tarifa bereziak:

1. Ehuneko hirurogeitik (%60) gorako minusbaliotasuna dutenek, behar bezala frogatzen badute, ehuneko berrogeita hamarreko (%50) hobaria izanen dute aplikatu behar zaizkien tarifetan.

2. Familia ugariak: familia ugarien kideek, familia ugariaren titulua aurkezten badute, ehuneko hogeiko (%20) hobaria izanen dute aplikatu behar zaizkien tarifetan.

Minusbaliotasun-hobariaren tarifa dagokionean, ez dagokio familia ugariarena, onuragarriena aplikatuz.

Urteko bazkidetzat hartzen da: muskulazio gelarako urteko abonamendua aukeratzen duena.

Laugarrena. Hasiera batez onestea aldaketa Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

I. epigrafea.–Ibilgailuen pasabidea.

Metro linealeko edo urteko frakzioko: 24,32 euro pasabide iraunkorrerako, eta 11 euro orduko pasabiderako.

II. epigrafea.–Lekua erreserbatzea.

11.1. Gau eta eguneko erreserba. Metro lineal edo zatiki bakoitzeko, urtean: 27,38 euro.

11.2. Ordutegi mugatuko erreserba. Metro lineal edo zatiki bakoitzeko, urtean: 9,09 euro.

11.3. Behin-behineko erreserba.

Noizean behinkako obra edo jarduketa baterako erreserba egiteko, aitzineko epigrafeetan finkatutako zenbatekoa erabilpen aldiaren arabera zatikatuko da. Nolanahi ere, gutxieneko eskubideak ordaindu beharko dira; hain zuzen ere, 8,02 euro.

Pasabidea eskatzen duen zergadunari ezagutzera emango zaio zein enpresari esleitu zaion ibilgailuak eremu publikotik kendu eta ondotik gordetzeko zerbitzua, ibilgailuren batek ez badio baimendu zaion pasabide hori erabiltzen uzten, haren zerbitzuak eskatu ahal izateko.

Bosgarrena: Zerga-tasa hauek 2022eko urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean, eta ondorio juridiko osoak izanen dituzte.

Erabaki honen aurka, honako errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke:

Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, erabaki hau jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barruan.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian edo Salan, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Donezteben, 2021eko abenduaren 20an.–alkatea, Leire Ortuoste Garcia.

Iragarkiaren kodea: L2117821