287. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Kudeaketarako hirigintza-hitzarmena, 3. poligonoko 68. partzelan. Hasierako onespena

Goizuetako Udaleko alkateak, 2021eko azaroaren 29ko Ebazpenaren bidez, hasierako onespena eman zion (prozedura hasteko) Jose Lorenzo Apecechea Arocenarekin sinatu beharreko kudeaketarako hirigintza-hitzarmenaren proiektuari. Proiektuaren xedea da 3. poligonoko 68. partzelaren nahitaezko lagapenaren aprobetxamenduaren gehikuntzaren %10ren baliokidea dirutan ordezkatzea.

LAHFLTBren 24. eta 25. artikuluekin bat etorriz, espedientea jendeaurrean izanen da hogei laneguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Goizuetan, 2021eko azaroaren 29an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2117236