287. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia eta diru-lagapena kudeatzeko hirigintza-hitzarmena Ollokiko 1. poligonoko 1067. lurzatian. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, Alkatetzaren abenduaren 13ko Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, María Dolores Naveda Guerrerok sustatuta, Ollokiko 1. poligonoko 1067. lurzatiaren eraikigarritasuna handitzeko, helburua baita egun dagoen portxea zabaltzea eta ixtea. Orobat, hasiera batez onetsi zen kudeaketako hirigintza-hitzarmena, hirigintza aprobetxamendutik Udalari laga behar zaion %10 diruz ordaintzeko eta zuzkidurak lagatzeko betebeharrak estaltzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin.

Esteribarren, 2021eko abenduaren 13an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2117358