287. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Herri-ondasunak berreskuratzeko transakzio-hitzarmenaren oinarri partikularrak, honako alderdi hauetarako: Camino de la Balsa de la Muga, El Castillón, Regazuelo, Rio de las Minas, Camino del Valle, Tambarria, Carasol de Tambarria, Santa Lucía, Cara Cierzo, La Sarda, La Dehesilla eta Ontinar (10. eta 11. poligonoak). Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2021eko azaroaren 25eko osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

Corellako Udala herri-lurren adjudikazioduna izan zen 1902an,Cierzo eta Argenzón mendietako fazeria banatu zenean, fazeriako partaide baitzen, eta inmatrikulatu ez bazituen ere, lasai eta bakean hartu zuen lur horien jabetza 1902ko ekainaren 26an, herri-lurren izaera juridikoarekin.

Dena den, urteen joanean, herritarrek aprobetxamendurako, erabilerarako eta lurrak lantzeko duten eskubidearen eta lurren jabetzaren (herri-lur gisa) titulartasunaren artean sortu den nahasmenak eztabaida ekarri du aipatu lurren izaera juridikoaren inguruan ez ezik, horien jabetza pribatu edo publikoaren inguruan ere.

Kontuan hartuz Udalak energia berriztagarriak sortzeko eta ustiatzeko jarduera ekonomikoa ezarri nahi duela ureztalur bihurtuko ez diren herri-lurretan, eta nekazaritzarako baliagarriak diren herri-lurrak horretarako prestatu, ura hartuz “Nafarroako Ubideko Obrak” izenekoetatik; eta, bi helburu horietarako nahitaezkoa dela, baita legezko beharkizuna ere, ondasunak defendatzea, eta Cierzo eta Argenzón mendietan diren lurren titulartasuna berreskuratzea.

Kontuan hartuz, aurkeztu direla 10. eta 11. poligonoetan energia berriztagarrien jarduera ekonomikoak ezartzeko hitzarmen-proposamenak, oinarri orokorren eraginpean daudenak, eta horien desafektazioa hasi eta gero erabilera lagatzeko, beharrezkoa dela titulartasun osoa berreskuratzea, partikularrek horien gainean dituzten aprobetxamendu eskubideak dagozkion transakzio-hitzarmenen bidez iraungiz.

Kontuan hartuz, Udalak, 2021eko apirilaren 15ean eginiko osoko bilkuran, erabaki zuela onestea Hiri honetako herri-ondasunak berreskuratzeari buruzko oinarri orokorrak, oinarri partikularren onespenaren funtsa direnak (erabakia 2021eko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 11n).

Aintzat hartuta, bai 6/1990 Foru Legearen 116. artikuluak, zein Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduari buruzko 280/1990 Foru Dekretuak ahalbidetzen dutela, bidezkoa den prozedura jarraituz, herri-ondasunekin transakzioa egitea, aldez aurretik Nafarroako Gobernuak espresuki onetsita, gatazkak ekiditeko transakzio-hitzarmenak eginez, oinarri orokorretan oinarrituta Corellako herri-lur guztiak hartzen dituztenean, eta oinarri partikularretan transakzioa egin nahi den eremu bakoitzerako badira.

Ikusirik, herri-lurrak berreskuratzeko etorkizuneko transakzio-hitzarmenak arautuko dituzten oinarri partikularrak onesteko bideratu den espedientea, honako alderdi hauetarako: Camino de la Balsa de la Muga, El Castillón, Regazuelo, Rio de las Minas, Camino del Valle, Tambarria, Carasol de Tambarria, Santa Lucía, Cara Cierzo, La Sarda, La Dehesilla eta Ontinar (10. eta 11. poligonoak) eta horietan xehatutako lurzatietarako, espedientean baitaude.

Kontuan hartuta egindako txosten teknikoak eta Nekazaritzako Informazio Batzordearen aldeko txostena, 2021eko azaroaren 17koa.

Aplika dadin honako artikulu hauetan xedatua: Nafarroko Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 116., 139., 239 bis, 324., 325., 326. artikuluak, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduari buruzko 280/1990 Foru Dekretuaren 30., 31. eta 32. artikuluak, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 22. eta 47. artikuluak eta Toki Entitateen Antolamenduari eta Funtzionamenduari buruzko 2568/1986 Errege Dekretuaren 163. eta 196. artikuluak.

Udalbatza osatzen duten kideen legezko kopuruaren gehiengo osoarekin, honako hau erabakitzen da:

Lehena: Hasiera batez onestea Corellako herri-ondasunak berreskuratzeko transakzio-hitzarmenaren oinarri partikularrak, honako alderdi hauetarako: Camino de la Balsa de la Muga, El Castillón, Regazuelo, Rio de las Minas, Camino del Valle, Tambarria, Carasol de Tambarria, Santa Lucía, Cara Cierzo, La Sarda, La Dehesilla eta Ontinar (10. eta 11. poligonoak), eta horietan xehatutako lurzatietarako.

Bigarrena: Jendaurrean jartzea hasierako onespenaren erabakia (bi poligonoetan ukitutako lurzatiekin batera), hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta hasierako onespenaren iragarkia jartzea Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, herritarrek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Hirugarrena: Zehaztea, alegaziorik aurkezten ez bada, erabakia behin betikoa bilakatuko dela. Alegaziorik balego, osoko bilkurara eramanen da proposamena, bertan ebatzi eta behin betiko erabakia har dadin.

Laugarrena: Behin betiko erabakia hartuta, bidal bedi espedientea, behar bezala eginbidetuta, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentura, eskatuz eskumena duen organoak behin betiko onespena eman diezaiela Corellako 10. eta 11. poligonoei buruzko oinarri partikularrei.

Corellan, 2021eko abenduaren 2an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Ukitutako lurzatiak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2117021