287. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Lan publikoaren eskaintza 2021erako

Cintruenigoko Udaleko alkateak ebazpen hau eman zuen (2021-0341 zk.) 2021eko abenduaren 2an:

Ikusirik behin betiko onetsi dela 2021eko ekitaldirako plantilla organikoa, bertan biltzen baitira Udalarena berarena eta San Francisco de Asís udal patronatua erakunde autonomoarena, eta kontuan harturik honako hau dela bertan agertzen diren lanpostu hutsen zerrenda, aurreko lan eskaintzetan sartu ez direnena:

Udaleko lanpostu hutsak.

–Lanpostu zenbakia: A07. Lanpostuaren izena: agente lehena. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. C maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

–Lanpostu zenbakia: A20. Lanpostuaren izena: udaltzain-agentea (landazaina). Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. C maila. Sarbidea: oposizioa. Egoera: hutsik.

–Lanpostu zenbakia: A33. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizioa. Egoera: hutsik.

–Lanpostu zenbakia: A37/A38. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 2. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

–Lanpostu zenbakia: A39. Lanpostuaren izena: garbiketako arduradun nagusia. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizioa. Egoera: hutsik.

–Lanpostu zenbakia: A40. Lanpostuaren izena: garbiketa talde nagusiko burua. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizioa. Egoera: hutsik.

–Lanpostu zenbakia: A41. Lanpostuaren izena: peoi espezialista. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizioa. Egoera: hutsik.

–Lanpostu zenbakia: A42/A49. Lanpostuaren izena: garbiketako peoia. Lanpostu kopurua: 8. Lanaldi partziala. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizioa. Egoera: hutsik.

San Francisco de Asís udal patronatua erakunde autonomoko lanpostu hutsak:

–Lanpostu zenbakia: R31. Lanpostuaren izena: gerokultorea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluko g) letrak xedatzen duela alkatearen eskumena dela lan publikoaren eskaintza onestea, osoko bilkuran onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat.

Ikusirik Estatuko 2021eko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legeak halako muga eta baldintza batzuk ezartzen dituela Administrazio Publikoetan langile berriak sartzeko.

Dauden beharrak azterturik eta kontuan harturik administrazio publikoetako lanpostuak betetzeari buruzko araudia egiteke dagoela; eta, era berean, kontuan harturik Udala lanpostuak baloratzeko azterketa-prozesu batean murgilduta dagoela gaur egun.

Kontuan harturik langileen arloak, egoitzaren zuzendaritzak, eta udal kontu-hartzailetzak egindako txostenak (honako alderi hauei buruz: zor finantzarioaren zenbatekoa aurreko ekitaldiko abenduaren 31n eta ekitaldi honetan aurrekontu-zuzkidura duten lanpostuak), bai eta langileen arloak egindako beste txostena ere (Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen 24.7 artikuluak agintzen duen genero-inpaktuari buruzko txostenaren eskaeraren gainean).

Kontuan harturik espedientearen ondorioz hauek direla eskaintza honetan sartu beharreko lanpostuak:

–A07 lanpostua (ordezte-tasa).

–A33 lanpostua (ordezte-tasa).

Ikusirik San Francisco de Asís udal patronatua erakunde autonomoko Batzordeak 2021eko lan eskaintzaren edukiaren gainean egindako proposamena.

Kontuan harturik sindikatuetan izandako negoziazioa Negoziazio Mahai Orokorrean.

Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 133/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoarekin bat, lan publikoaren eskaintza onetsita, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

EBAZTEN DUT:

1. Onestea 2021eko lan publikoaren eskaintza, ondotik ematen dena, aurrekontuan dagokion zuzkidurarekin, behar diren hautaproben bitartez bete dadin:

Udala.

–Lanpostu zenbakia: A07. Lanpostuaren izena: agente lehena. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. C maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

–Lanpostu zenbakia: A33. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizioa. Egoera: hutsik.

San Francisco de Asís udal patronatua erakunde autonomoa.

Bat ere ez.

2. Onetsitako lan publikoaren eskaintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aldez aurreko urrats gisa, gero lanpostu huts horiek betetzeko hautapen prozeduren deialdiak egiteko.

3. Ebazpen hau behin betikoa da bide administratiboan. Beraz, honako errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke haren kontra (eta ez da zilegi izanen errekurtsorik paratzea, harik eta ebazteko tramiteetan dagoen errekurtsoa espresuki ebatzi arte edo ustezko ezespena gertatu arte):

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Cintruenigon, 2021eko abenduaren 2an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2117084