287. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

Xehetasun-azterketa, Oieregiko 3. poligonoko 41. lurzatian. Hasierako onespena

Bertizaranako Udalak, 2021eko azaroaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa, Oieregiko 3. poligonoko 41. lurzatian. Sustatzailea Marino Elizondo Iriberri da.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Bertizaranan, 2021eko abenduaren 2an.–Alkatea, Andres Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2117347