287. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratua emateko espedientea, Hermanos Valencia Gil SLk sustaturik.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan xedatutakoarekin, aditzera ematen da espediente horretako dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, bai Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea, 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), bai beherago adierazten den Interneteko helbidean, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espedientearen kodea

0001-0056-2021-000002

Instalazioa

Haragi-produktuen elaborazioa eta salmenta

Sailkapena

17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa

1. eranskina / 9.2

1/2016 E.L.D, abenduaren 16koa

--

2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa

--

21/2013 Legea, abenduaren 9koa

Zentroa ez dago sartuta/

Titularra

Hermanos Valencia Gil SL

Tokia

Eskualdeko II. industrialdea, A kalea, 16. zenbakia, 3. poligonoa, 202. lurzatia, Barbatain

Koordenatuak

UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 609.602,000 eta Y: 4.736.086,000

Udalerria

GALAR

Proiektua

Haragi-produktuak eraldatzeko eta saltzeko industria

Informazioa eskatzeko organoa

BAIMEN BULEGOA

autprema@navarra.es

Alegazioak aurkezteko organoa

BAIMEN BULEGOA

Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira:

–Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan.

–Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus).

–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz.

Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Empresa/Documentacion+en+Informacion+Publica.htm.

Iruñean, 2021eko azaroaren 30ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F2117067