1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratua emateko eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta egiteko prozeduraren nahitaezko fasea, María Morrás Beak sustaturik.
Bat etorriz Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan eta Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 21. artikuluan xedatutakoarekin, aditzera ematen da eskura dagoen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bai Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era), bai beherago adierazten den Interneteko helbidean, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan hogeita hamar egun balioduneko epe horretan.
Espediente mota | Jendaurreko informazioa eta kontsultak (ingurumen baimen bateratua eta ingurumen inpaktuaren ebaluazioa) |
Espedientearen kodea | 0001-0060-2021-000001 | Hasiera eguna: 2021/11/22 |
Unitate kudeatzailea | Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua |
Telefono zenbakiak: 848426254-848427587 | Helbide elektronikoa: autprema@navarra.es |
Sailkapena | Legeria | Jarduera |
17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa | 1. eranskina / 10.12 taldea |
1/2016 E.L.D, abenduaren 16koa | -- |
2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa | -- |
21/2013 Legea, abenduaren 9koa | I. eranskina / I. taldea |
Instalazioa | Zerri-gizendegia |
Titularra | María Morrás Bea |
Zentroaren zenbakia | 3122409024 |
Tokia | 3. poligonoa, 171. eta 172. lurzatiak |
Koordenatuak | UTM-ETRS89, 30N eremua, x: 575.967,000 eta y: 4.701.263,000 |
Udalerria | SESMA |
Proiektua | Zerri-gizendegia 2496 bururentzat |
Proiektua baimentzeko organo eskuduna | Ingurumen Zuzendaritza Nagusia |
Informazioa eskatzeko organoa | BAIMEN BULEGOA autprema@navarra.es |
Alegazioak aurkezteko organoa | BAIMEN BULEGOA Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira: –Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan. –Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus). Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz. |
Jendaurrean jarritako dokumentazioa | –Ingurumen baimen integratuari buruzko proiektua Ingurumen inpaktuaren azterketa |
Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea | http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Empresa/Documentacion+en+Informacion+Publica.htm |
Iruñean, 2021eko abenduaren 2an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F2117065