285. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Aldaketa, Uda-neguetako igerilekuek, gune hidrotermalak eta instalazio osagarriek osatzen dituzten kirol instalazioak erabiltzeko eta kirol abonamenduko jardueren prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean (13. ordenantza). Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2021eko azaroaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa Udalaren 13. ordenantza fiskalean, Uda-neguetako igerilekuek, gune hidrotermalak eta instalazio osagarriek osatzen dituzten kirol instalazioak erabiltzeko eta kirol abonamenduko jardueren prezio publikoak arautzen dituen horretan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa ikusgai egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatu ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsiko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Antsoainen, 2021eko abenduaren 1ean.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2116987