285. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa 2022rako ordenantza fiskaletan.
Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2021eko irailaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantzen aldaketen gaineko espedientea, tarifak eguneratzeagatik. Aldaketak 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen du indarra.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2021eko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 11koan, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, ordenantzen aldaketa hori behin betiko onetsi da, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa); artikulu hori maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu zuen.

Zizur Nagusian, 2021eko azaroaren 26an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

ORDENANTZAK ALDATZEKO ESPEDIENTEA, 2022KO TARIFAK EGUNERATZEAGATIK

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA EREMU PUBLIKOKO ETA HERRI-LURRETAKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Lurzoruko aprobetxamendu bereziak.

1.1. Mahaiak, aulkiak, eta mahai hankabakarreko terrazak, itxitura egonkorrik gabeak, metro koadroko:

–Urtekoa

20,90 euro

–Aprobetxamendu berriengatik edo jadanik dauden aprobetxamenduak handitzeagatik, iraileko festetan soil-soilik

7,40 euro

1.2. Mahai hankabakarreko terrazak, itxitura egonkorra dutenak, metro koadroko:

–Urtekoa

41,90 euro

1.3. Tabernetako barrak herriko festetan, loturik daudenak ostalaritzarekin erlazionatutako irekitze-lizentziak dituzten establezimenduei, metro koadroko: 20,90 euro.

1.4. Instalazioak eremu publikora jotzen duten fatxadetan, unitate bakoitzeko, urtean:

–Banku entitateen kutxazainak

125,50 euro

–Salmentarako makinak

68,00 euro

1.5. Merkatu txikiak, saltoki bakoitzeko

–Eguneko

12,60 euro

–Denboraldiko

656,400 euro

1.6. Beste erabilera edo aprobetxamendu bat, honelako jarduera ekonomikoetarako: barrakak, saltokiak, ikuskizun edo jolaserako edozein motatako postuak, metro koadro edo zatiki bakoitzeko:

–Egunean: 0,42 euro/m².

–Herriko festetan %50 handituko dira tarifak, salbu adjudikazioa enkante edo hitzarmen bidez ematen bada.

–Urtearen gainerakoan, okupazioa 30 egun baino gehiagokoa bada, tarifa %50 murriztuko da 10. egunetik aurrera.

–200 m²-tik gorako okupazioetan, gehienez ere 10 egunez, tarifa %50 murriztuko da.

1.7. Beste aprobetxamendu batzuk, ekonomikoak ez diren jardueretarako, esaterako edukiontziak, hesiak, salgaiak, materialak eta antzeko beste instalazio batzuk, eta jarduera ekonomikoa ez den beste edozein okupazio, metro koadroko edo zatikiko:

–Egunean, lehen 30 egunean, 0,26 euro; eta gerokoetan, 0,10 euro.

–Segurtasun arrazoiengatik lurzatiak zulatzen direnean edo eraikinak zaharberritzen direnean, lehenbiziko 3 metroak salbuetsirik egonen dira, fatxadatik hasita.

II. epigrafea. Lurgaineko aprobetxamendu bereziak.

–Metro koadro edo zatiki bakoitzeko, egunean

0,44 euro

–Metro koadro edo zatiki bakoitzeko, hilabetean

8,70 euro

–Metro koadro edo zatiki bakoitzeko, urtean

86,90 euro

III. epigrafea. Lurpeko aprobetxamendu bereziak.

–Ezarritako biltontzi bakoitzeko, urtean

310,20 euro

–Okupatutako lurpeko metro koadro bakoitzeko, urtean

9,30 euro

IV. epigrafea. Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik likidatu beharreko kopuruak ez badira iristen jarraian azaltzen diren gutxienekoetara, honako kopuru hauek ordaindu beharko dira:

Aldamioak

25,90 euro

–Hesiak

25,90 euro

–Beste aprobetxamendu batzuk

15,50 euro

–Merkataritza-jarduera denean

51,80 euro

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK IREKITZEKO ETA BIDE PUBLIKOKO ZOLADURAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO

TARIFEN ERANSKINA

Hauek dira ordenantza honetan aplikatu beharreko zenbatekoak:

I. epigrafea. Zangak egitea.

1.1. Zanga, laginketa edo zuloaren metro lineal bakoitzeko: 28,30 euro.

1.2. Zanga irekitzeagatik, dela osorik, dela norabide bat edo bide nahiz zati nagusi bat, baldin ibilgailuei bidea itxi behar bazaie, aurreko epigrafeetako tarifak %20 handituko dira.

II. epigrafea.

Egitea edo kentzea ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aire-zuloak, argi-zuloak eta kalapatxak, eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea:

–Metro luze bakoitzeko, alderik handienean, 41,40 euro.

III. epigrafea. Zangak, laginketak edo zuloak egiteko fidantzak.

III.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, luzerako metro bakoitzak honenbesteko sortzapena du:

III.1.1. Harrizko zoladura duten lekuetan

165,40 euro

III.1.2. Zoladura arrunta duten lekuetan

153,70 euro

III.1.3. Zoladurarik gabeko lekuetan

82,80 euro

III.2. Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, luzerako metro bakoitzak honenbesteko sortzapena du:

III.2.1. Harrizko zoladura duten lekuetan

186,20 euro

III.2.2. Zoladura arrunta duten lekuetan

172,90 euro

III.2.3. Zoladurarik gabeko lekuetan

103,70 euro

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA BIDE PUBLIKOA ERRESERBATZEKO, PASABIDE EDO APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO EDOZEIN SALGAIREN ZAMALANETARAKO

TARIFEN ERANSKINA

Hauek dira ordenantza honetan aplikatu beharreko zenbatekoak:

I. epigrafea. Ordenantza honen 2. artikuluko a) eta b) apartatuetako kasuak.

I.1. Familia bakarreko etxebizitzei eta orubeei lotutakoak:

Higiezin bakoitzak erreserbatutako tokia, izan bakar batentzat nahiz batzuentzat: 115,20 euro urtean.

I.2. Etxebizitza multzoei lotutakoak:

1-4 etxebizitza

159,60 euro urtean

5-10 etxebizitza

167,20 euro urtean

11-25 etxebizitza

190,00 euro urtean

26-50 etxebizitza

228,00 euro urtean

51-100 etxebizitza

304,00 euro urtean

101-150 etxebizitza

380,00 euro urtean

150 etxebizitza baino gehiago

455,90 euro urtean

I.3 Bestelako eraikin mota bati lotuak:

1-4 aparkatoki

159,60 euro urtean

5-10 aparkatoki

167,20 euro urtean

11-25 aparkatoki

190,00 euro urtean

26-50 aparkatoki

228,00 euro urtean

51-100 aparkatoki

304,00 euro urtean

101-150 aparkatoki

380,00 euro urtean

150 aparkatokitik gora

455,90 euro urtean

II. epigrafea. Ordenantza honen 2. artikuluko c) eta d) apartatuetako kasuak.

II.1. Gau eta eguneko erreserba.

–Metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean

76,00 euro

II.2. Ordutegi mugatuko erreserba.

–Metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean

57,10 euro

ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA JARDUERA SAILKATU ETA KALTEGABEETAN ARITZEKO ETA JARDUERAK ESKUALDATZEKO

TARIFEN ERANSKINA

A. Jarduera sailkatuengatik:

–Jarduera lizentzia

479,60 euro

–Irekitzeko lizentzia

383,70 euro

–Eskualdatzeko lizentzia

323,40 euro

B. Jarduera kaltegabeengatik:

–Irekitzeko lizentzia

287,80 euro

–Jarduera eskualdatzea:

239,80 euro

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA LIZENTZIAK EMATEKO, HIRIGINTZAREN ARLOAN KONTROLERAKO JARDUERA ADMINISTRATIBOAK EGITEKO ETA HIRIGINTZAN BESTELAKO JARDUKETETARAKO

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.

I.1. Antolamendurako plan partzialak edo bereziak izapidetzea.

Espedienteak izapidetu eta ebazteko tasak plan bakoitzean hartutako lurzoruaren azaleraren arabera likidatuko dira, jarraian zehazten den eskalaren arabera likidatuko ere. Txosten tekniko eta juridikorik baldin bada, horien zenbatekoa gehituko zaie.

–5 hektarea arte

723,50 euro hektareako

–5etik 10 hektarea bitarteko soberakoa

619,30 euro hektareako

–10etik 50 hektarea bitarteko soberakoa

516,30 euro hektareako

–50 hektareatik gora

413,50 euro hektareako

I.2. Plan partzialen edo berezien aldaketak izapidetzea.

Aplikatu beharreko tarifak izanen dira l.1 epigrafean aipatu direnen %50, gehi txosten tekniko eta juridikoei dagokien zenbatekoa, halakorik bada.

I.3 Xehetasun-azterketak izapidetzea.

Espedienteak izapidetzeko eta ebazteko tasak likidatuko dira plan bakoitzean hartutako lurzoruaren azaleraren arabera, ondoko eskalaren arabera likidatu ere:

–5 hektarea arte

361,80 euro hektareako

–5etik 10 hektarea bitarteko soberakoa

310,20 euro hektareako

–10etik 50 hektarea bitarteko soberakoa

258,50 euro hektareako

–50 hektareatik gora

205,90 euro hektareako

I.4. Antolamendurako planen aurrerapenak edo aurreproiektuak izapidetzea.

Aplikatzeko tarifak I.1. epigrafekoen %25 izanen dira.

I.5. Birpartzelazioak izapidetzea.

I.5.A) Birpartzelazio-espediente bakoitza izapidetzeko eta ebazteko tasak likidatuko dira guztira erabiltzen den azalera edo bolumen eraikigarriaren arabera, tarifa hauei jarraituz, eta hirigintzako txostenen zenbatekoa gehituko zaie:

–100m³ eraikigarri bakoitzeko

7,40 euro + hirigintzako txostenen zenbatekoa

–100 m² eraikigarri bakoitzeko

9,30 euro + hirigintzako txostenen zenbatekoa

I. 5.B) Birpartzelazioen aldaketak izapidetzea:

–Tarifak I.5.A. epigrafean ezarritakoen %50 izanen dira.

II. epigrafea.

II. Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuak izapidetzea.

–Tasak proiektuaren zenbatekoaren arabera likidatuko dira, eta karga-tasa hau izanen da: %1,50.

III. epigrafea.

III. Obra lizentziak ematen dira 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluaren babesean (foru lege horrek hizpide ditu lurraldearen antolamendua eta hirigintza).

III.1. Partzelazio-lizentziak.

Partzelazio-lizentzia bakoitza izapidetzeko eta ebazteko tasak likidatuko dira azaleraren arabera (100 m²-tik).

5,00 euro

III.2. Lehen erabilerako lizentzia

Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia bakoitza izapidetzeko eta ebazteko tasak likidatuko dira guztira erabiltzen den bolumen eraikigarriaren arabera, eta hirigintzako txostenen zenbatekoa gehituko zaie (100 m³-tik)

10,80 euro + hirigintzako txostenen zenbatekoa

III.3. Eraikitze, handitze, eraberritze eta eraiste obrak egiteko, lurrak mugitzeko, arbolak mozteko eta kartelak paratzeko lizentziak, eta lizentziapean egin beharreko gainerako egintzak, baldin aurreko apartatuetan jaso ez badira:

–Tasa kalkulatuko da ondoko karga-tasa aplikatuz 12. artikuluan xedatutakoaren arabera zehaztutako zerga-oinarriari

%0,50

IV. epigrafea.

IV. Gutxieneko eskubideak.

Baldin aurreko epigrafeengatik likidatu beharreko tasak badira ondotik zehazten diren zenbateko gutxienekoetatik beherakoak, jarraian ematen direnak ordainduko dira, gehi txosten tekniko eta juridikoak, halakorik bada, aipatzen diren epigrafeetan:

I.1.–Antolamendurako plan partzialak edo bereziak izapidetzea

623,50 euro + txosten teknikoak eta juridikoak + prentsako iragarkien kostua

I.2.–Antolamendurako plan partzialen edo berezien aldaketak izapidetzea

623,50 euro + txosten teknikoak eta juridikoak + prentsako iragarkien kostua

I.3.–Xehetasun-azterketak izapidetzea

623,50 euro + txosten teknikoak eta juridikoak + prentsako iragarkien kostua

I.4.–Antolamendurako planen aurrerapenak edo aurreproiektuak izapidetzea

623,50 euro + txosten teknikoak eta juridikoak + prentsako iragarkien kostua

I.5.–Birpartzelazioak izapidetzea

623,50 euro + txosten teknikoak eta juridikoak + prentsako iragarkien kostua

I.6.–Udal Planean egindako aldaketak izapidetzea

623,50 euro + txosten teknikoak eta juridikoak + prentsako iragarkien kostua

II.–Urbanizazio proiektuak izapidetzea

623,50 euro + txosten teknikoak eta juridikoak + prentsako iragarkien kostua

III.1.–Partzelazio-lizentzia

50,30 euro

III.3-Obra-lizentzia

54,30 euro

ORDENANTZA FISKALA, ESKUBIDEAK ETA TASAK ARAUTZEN DITUENA IBILGAILUAK IBILGETZEKO, BIDE PUBLIKOTIK KENTZEKO ETA ONDOREN GORDETZEKO

TARIFEN ERANSKINA

A) Ibilgailuak kentzeko zerbitzuaren kuotak.

Honako zenbateko hauek dituzte kendutako ibilgailuen titularrei eskatuko zaizkien eskubideek:

1) 2.500 kg arteko ibilgailuak 83,70 euro.

2) 2.500 kg-tik 5.000era arteko ibilgailuak 135,90 euro.

3) 5.000 kilogramotik gorako ibilgailuak 240,50 euro.

Ziklomotorrak kentzen direnean, kentze hori norberaren baliabideekin egiten bada, sortutako tarifa 52,30 eurokoa izanen da.

Zerbitzua egitera etorri eta hasiak badaude ibilgailua udal gordailura eramateko lanak, ezin bada lan hori burutu agertu delako gidaria edo pertsona baimendua eta hark hartzen dituelako erregelamenduaren araberako neurri zuzentzaileak, aipatutako tarifak %50 murriztuko dira.

B) Ibilgailuak gordetzeko zerbitzuaren kuotak.

Ibilgailua gordailura eraman eta jakinarazi ondoren, 24 ordu pasatzen badira inork jaso gabe, tarifa hauek aplikatuko dira zaintzeagatik, egun edo zati bakoitzeko, hura norbaitek bildu arte:

1) Ziklomotorrak eta motozikletak: 2,20 euro.

2) 2.500 kilogramo arteko ibilgailuak: 5,30 euro.

3) 2.500 kilogramotik gorako ibilgailuak: 15,70 euro.

C) Ibilgailuak ibilgetzeko zerbitzuaren kuotak.

Zenbateko hauek izanen dituzte ibilgetutako ibilgailuen titularrei eskatzen zaizkien eskubideek:

1) 3.500 kg bitarteko ibilgailuak: 78,40 euro.

2) 3.500 kg-tik gorako ibilgailuak: 104,50 euro.

3) Ibilgetzearen berri ematen denetik iragaten den egun natural bakoitzeko, lehen 24 orduak kenduta: 10,50 euro.

ORDENANTZA FISKALA, PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA LUDOTEKARAKO ETA ATSEDEN EMATEKO UDAL ZERBITZURAKO

5. artikulua aldatu da; honela gelditu da idatzia:

Kuotaren eta kobrantzaren zehaztapena:

5. artikulua. 1. –Ludotekako zerbitzuaren prezio publikoa 15,50 euro izanen da, eta izena ematen den unean berean eskatuko da ordaintzeko, uste baita orduan hasten dela bai Udala zerbitzua ematen bai onuraduna zerbitzua hartzen.

Prezioa osorik ordaintzeko eskatuko da, kontuan hartu gabe noiz ematen den izena, eta diru horrekin denboraldi osoari dagokiona ordainduko da, alegia, ikasturteak hartzen duen denbora tartea, eta ez da ez dirurik itzuliko ez murrizketarik eginen zerbitzuari uko egiten zaion kasuetan.

Espresuki baztertzen da kuota hainbanatzeko aukera.

2.–Atseden emateko zerbitzuaren prezioa 2,10 eurokoa izanen da orduko.

Zerbitzu hori astean 10 orduz erabil daiteke gehienez.

Gutxienez ere egunean ordu bat egon behar da bertan.

Ez da adingabekorik onartuko goizeko 11:00etatik aurrera.

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA ZIZUR NAGUSIKO HILERRIKO ZERBITZUAK EMATEKO

TASEN ERANSKINA

I. epigrafea: Ehorzketak, berrehorzketak eta ehorzteko eskubideak.

–Nitxoa: 139,20 euro.

–Kolunbarioa (errautsak): 26,80 euro.

II. epigrafea: Hilotzak atera eta gorpuzkiak hilerrian berean lekualdatzeko eskubideak.

–Hilobitik atera eta beste hilobi batean ehorztea: 128,00 euro.

–Gorpuzkiak hilobitik atera eta ematea: 75,00 euro.

–Hilobitik atera eta hezurtegi orokorrera eramatea: doan.

III. epigrafea: Nitxoen, panteoien eta kolunbarioen kontzesioa.

–Nitxoak:

  • 10 urterako kontzesioa: 267,70 euro.
  • Hiru luzapen, 10 urtekoa bakoitza: 203,50 euro.

–Errauts-kolunbarioa (errautsetarako):

  • 10 urterako kontzesioa: 85,70 euro.
  • Hiru luzapen, 10 urtekoa bakoitza: 85,70 euro.

–Kolunbarioak (gorpuzkietarako):

  • Kontzesio bakarra, 10 urterako. 171,40 euro.

IV. epigrafea: Hilotzak edo gorpuzkiak jada okupatuta dauden nitxo edo kolunbarioetan ehorztea.

Hilotzak jada okupatuta dauden nitxoetan ehorzteko ematen diren lizentziak, edo gorpuzkiak jada beste gorpuzki batzuekin okupatutako kolunbarioetan ehorztekoak, kontzesio berritzat joko dira, eta honako murriztapen hauek aplikatuko dira III. epigrafean aurreikusitako tarifetan.

Aurreko kontzesioa edo luzapena bukatzeko 5 urte edo gehiago falta badira, dagokion tarifaren %50 likidatuko da. Beherapen bera aplikatuko da baldin erabiltzen den nitxoak kontzesio betierekoa badu.

Aurreko kontzesioa 5 urtetik beherako epean bukatzekoa bada, dagokion tarifaren %75 likidatuko da.

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA AGIRIAK EGITEKO ETA IZAPIDETZEKO

TARIFEN ERANSKINA

1. epigrafea.–Arma txartelak eta animalia arriskutsuei dagozkien txartelak izapidetzea.

1.1. Arma txartelak izapidetzea, txartel bakoitzeko: 22,00 euro.

1.2. Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak izapidetzea, lizentzia bakoitzeko: 37,70 euro.

2. epigrafea.–Txostenak.

2.1. Udaltzaingoaren txostenak: 85,70 euro.

2.2. Hirigintzari buruzko txostenengatik: hirigintzako txostenaren kostua.

3. epigrafea.–Ziurtagiriak eta konpultsak.

3.1. Ziurtagiriengatik: 2,20 euro.

–Ziurtagiriak egiteagatik: 4 urte baino zaharragoak diren datuak behar badituzte, oraingoa barne, eta erregistro eguneratuetan jada jasota ez badaude: 4,20 euro.

–Ez dute tasa sortuko automatikoki egiten diren ziurtagiriek, oinarritzen direnak biztanleen erroldaren eta katastroaren erregistro informatizatuen datuetan.

3.2. Konpultsak izapidetzeagatik, agirien fotokopiak barne, konpultsa bakoitzeko: 0,60 euro.

Izapidetzea baino lehen, udal zerbitzuek jatorrizkoaren fotokopia eginen dute.

Salbuetsirik gelditu da Udalak eskatzen duen dokumentazio guztia langileak hautatzeko prozesuetan edo lehiaketa publikoetan.

4. epigrafea.–Agirien fotokopiak eta planoen kopiak, interesdunek eskatuak.

4.1. DIN A4ko kolorezko fotokopia bakoitzeko: 20 euro.

4.2. DIN A3ko kolorezko fotokopia bakoitzeko: 0,30 euro.

4.3. DIN A-3 tamainatik gorako planoen kopia bakoitzeko: 8,40 euro.

4.4. CDen kopia bakoitzeko: 3,20 euro.

5. epigrafea.–Udal artxiboetan 25 urte baino zaharragoak diren agiriak bilatzea.

5.1. Udal artxiboetan 25 urte baino zaharragoak diren agiriak bilatzeagatik: 15,70 euro.

6. epigrafea.–Interesdunen ekimenez hasitako espedienteen iragarkiak prentsan argitaratzea.

Iragarkiaren kostua ordaindu beharko da.

ORDENANTZA, ARAUTZEN DUENA ETXEKO ANIMALIAK EDUKITZEA ETA BABESTEA

TARIFEN ERANSKINA

1 epigrafea.

Zakurrak bildu eta zakurtegira eraman eta egonaldiengatik aplikatu beharreko tarifak hauek dira:

–Zakurrak biltzea, oro har: 24,30 euro.

–Zakurtegiko egonaldia (eguneko): 5,40 euro.

UDAL ORDENANTZA, ARAUTZEN DUENA ZIZUR NAGUSIKO BARATZEEN ERABILERA

7. artikulua aldatu da; honela gelditu da idatzia:

7. artikulua. 32,10 euroko kanon bat ordainduko da urtean, urtarrilaren 1etik aurrera sortzen dena eta urteko lehenbiziko hiruhilekoan ordaindu beharrekoa.

UDAL ORDENANTZA, TASAK ARAUTZEN DITUENA ZEREMONIA ZIBILAK EGITEKO ETA ZERBITZU HORI EMATEKO

Tarifei buruzko 13. eta 33. artikuluak aldatzea:

Tarifak:

13. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da arau hauen arabera:

–Bi ezkontideak Zizur Nagusian erroldaturik daudenean: 85,70 euro.

–Ezkontide bat Zizur Nagusian erroldaturik dagoenean eta bestea ez: 107,10 euro.

–Ezkontideetako bakar bat ere ez dagoenean Zizur Nagusian erroldaturik: 160,60 euro.

Tarifak:

33. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da arau hauen arabera:

–Hildakoa Zizur Nagusian erroldaturik bazegoen zendu zen unean: salbuetsia.

–Hildakoa Zizur Nagusian erroldaturik ez bazegoen zendu zen unean: 160,60 euro.

ORDENANTZA, ARAUTZEN DUENA ZIZUR NAGUSIKO UDALAREN ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA

9. artikulua aldatzea (Prezio publikoa. Tarifen sistema). Honela geldituko da idatzia:

9. artikulua. Prezio publikoa. Tarifen sistema.

Honako hauek dira finantzaketari aplikatu beharreko irizpideak eta printzipioak:

Zerbitzu unitatearen definizioa: Zerbitzu unitatea neurtzen da kontuan hartuz ordenantzan eskainitako edozein zerbitzu emateko zenbat denbora ematen den etxean; gehienez ere bi ordu izanen da egun bakoitzean.

Familia-unitatearen definizioa: prezio publikoa kalkulatzeko erabiliko da PFEZean definitzen den familia-unitatea (PFEZ: pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga).

Ahalmen ekonomikoa zehaztea: errenta eta gastu kengarriak.

–Errenta: PFEZaren etekin garbiak eta pentsio edo prestazio salbuetsiak. Ez dira prestazio edo errenta salbuetsitzat joko Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziak mendeko pertsonak familia ingurunean zaintzeko ematen dituen laguntzak.

–Gastu kengarriak:

  • Ohiko etxebizitzako gastuak (gehienez ere 400 euro hilean).

–Ohiko etxebizitzaren, tutoretzapeko apartamentu publikoaren edo gisakoaren alokairua.

–Ohiko etxebizitza eskuratzeko maileguaren amortizazioa.

–Ohiko etxebizitzan egin behar diren egokitzapenen edo berritzeen gastuak.

  • Langileria gastuak, langileak kontratatzen baldin badira etxean egon ahal izateko eta laguntza pertsonala emateko (gehienez ere 700 euro hilean), beharrezkoa baldin bada pertsona horien egoera soziosanitarioa dela eta. Hori frogatzeko, aurkeztu beharko da mendekotasuna aitortzen duen ebazpena edo oinarrizko gizarte zerbitzuen txostena.
  • Eguneko zentroko egonaldi gastuak (gehienez 400 euro hilean) edo egoitza geriatrikokoak (gehienez ere 1.000 euro hilean).

–Hileko per capita errenta garbia: Honela kalkulatuko da: aurreko kontzeptuak batu, eta zatitu familia-unitatea osatzen duten kideen kopuruaz eta 12 hilabetez.

Erabiltzailea ez dagoenean behartua PFEZaren aitorpena egitera, ahalmen ekonomikoa zehaztuko da aurreko ekitaldian izandako diru-sarreren arabera.

Kostuaren oinarrizko unitatea (aurrerantzean, KOU) zehaztea: 16,28 euro (Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren 2021eko datua)

Prezio publikoa kargatzeko eskala progresiboa:

Karga-eskala egokituko zaio familia-unitatearen per capita errenta garbiari, eta oinarrituko da errenta horrek urteko OAEAParekiko duen proportzioan (OAEAP: ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa).

Hilean kobratu beharreko gehieneko tasa ez da izanen 200,00 euro baina handiagoa. Tasak kopuru hori gainditzen badu, 200,00 euro kobratuko dira.

Etxez etxeko laguntzailea:

KOEFIZIENTEA

TARIFA

OAEAParen %105 arte

3,10 euro

OAEAParen %120 arte

KOUren %5,00

OAEAParen %140 arte

KOUren %10,00

OAEAParen %160 arte

KOUren %15,00

OAEAParen %180 arte

KOUren %25,00

OAEAParen %200 arte

KOUren %35,00

OAEAParen %220 arte

KOUren %45,00

OAEAParen %240 arte

KOUren %55,00

OAEAParen %260 arte

KOUren %70,00

OAEAParen %280 arte

KOUren %85,00

OAEAPren %280tik gora

KOUren %100

Noizean behin lekualdatzea:

KOEFIZIENTEA

TARIFA

OAEAParen %105 arte

3,10 euro

OAEAParen %120 arte

KOUren %1,67

OAEAParen %140 arte

KOUren %3,33

OAEAParen %160 arte

KOUren %5,00

OAEAParen %180 arte

KOUren %8,33

OAEAParen %200 arte

KOUren %11,67

OAEAParen %220 arte

KOUren %15,00

OAEAParen %240 arte

KOUren %18,33

OAEAParen %260 arte

KOUren %23,33

OAEAParen %280 arte

KOUren %28,33

OAEAPren %280tik gora

KOUren %33,33

Eguneko zentroetara lekualdatzea:

KOEFIZIENTEA

TARIFA

OAEAParen %105 arte

2,10 euro

OAEAParen %120 arte

KOUren %0,83

OAEAParen %140 arte

KOUren %1,67

OAEAParen %160 arte

KOUren %2,5

OAEAParen %180 arte

KOUren %4,17

OAEAParen %200 arte

KOUren %5,83

OAEAParen %220 arte

KOUren %7,5

OAEAParen %240 arte

KOUren %9,17

OAEAParen %260 arte

KOUren %11,67

OAEAParen %280 arte

KOUren %14,17

OAEAPren %280tik gora

KOUren %16,67

ORDENANTZA FISKALA, PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO

13. artikulua (prezio publikoa) aldatzea. Testu berria:

Erroldatu gabeek, baldin parte hartzen badute Zizur Nagusiko Udalarekin hitzarmena duten “Ardoi” klubetako kiroletan, eta baldin badute horietan parte hartzeko ezarritako gutxieneko adina, ez dute sarrera-kuotarik ordaindu beharko, eta hileko kuota bat ordainduko dute, “kirol txartela” izenekoa, eta aplikatu beharreko tarifa izanen da ordenantza honen eranskinean ezarritakoa.

Kirol txartela lortzeko, gerta daiteke beharrezkoa izatea betetzea Udalak eta Ardoi klubek sinatutako hitzarmenetan ezarritakoa.

I. ERANSKINA

Tarifak eta prezio publikoak

I. Urteko abonamendua.

Zizur Nagusian erroldatutakoentzako abonamenduen kuota.

–Erretirodunen eta pentsiodunen urteko kuota (65 urtetik gora) edo murriztua*: 102,00 euro urtean.

–Erretirodunen eta pentsiodunen urteko kuota (65 urtetik gora) edo murriztua*, lanbide arteko gutxieneko soldatatik (aurrerantzean, LGS) beherako diru-sarrerak izanik (aurreko urterako argitaratua): 61,20 euro urtean.

–Helduen urteko kuota (19 eta 64 urte artean): 212,40 euro urtean.

–Gazteen urteko kuota (15 eta 18 urte artean): 154,80 euro urtean.

–Haurren urteko kuota (7 eta 14 urte artean): 122,40 euro urtean.

–Txikienen urteko kuota (3 urte betetzen dituzten urtea eta 6 urte artean): 78,00 euro urtean.

–65 urtetik gorakoak.

–60 eta 65 urte bitarteko alargunak, alarguntasun-pentsioa soilik jasotzen dutenak.

–Ezintasun absolutua edo baliaezintasun handia aitortua dutenak.

–60 eta 65 urte bitarteko erretirodunak, erretiro-pentsioa soilik jasotzen dutenak (ez da aurreikusten akordio pribaturik enpresarekin, ezta errelebo-kontraturik ere).

Zizur Nagusian erroldatu gabeko abonatuak.

Helduen urteko kuota: 330,00 euro urtean.

Gainerako kategorien urteko kuota: 212,40 euro urtean.

II. Sarrera-kuota.

Sarrera-kuota 150,00 euro izanen da, salbu klubetako kideak, 7 urtetik aurrerakoak (kontuan hartuko da jaiotze urtea); horiek kuotatik salbuetsita egonen dira.

III. Prezio murriztuko sarrerak.

Prezio murriztuko sarrerak 4,50 eurokoak izanen dira.

IV. Abonatu gabeen kuotak.

Abonatu gabeen eguneko sarrera.

Zerbitzu gehigarrietarako sarrera: 5,00 euro.

Sarrerak lanegunetan, 65 urtetik gorakoentzat: 7,00 euro.

Sarrerak lanegunetan, helduentzat: 11,00 euro.

Sarrerak lanegunetan, 3 eta 18 urte artekoentzat: 7,00 euro.

Sarrerak larunbat eta jaiegunetan, 65 urtetik gorakoentzat: 10,00 euro.

Sarrerak larunbat eta jaiegunetan, helduak: 15,00 euro.

Sarrerak larunbat eta jaiegunetan, 3 eta 18 urte artekoentzat: 10,00 euro.

–Abonamenduak (egun jarraituetarako):

7 eguneko sarrerak, 65 urtetik gorakoentzat: 30,00 euro.

7 eguneko baimenak, helduentzat: 60,00 euro.

7 eguneko baimenak, 3 eta 18 urte artekoentzat: 30,00 euro.

15 eguneko sarrerak, 65 urtetik gorakoentzat: 58,00 euro.

15 eguneko baimenak, helduentzat: 115,00 euro.

15 eguneko abonamenduak, 3 eta 18 urte artekoentzat: 58,00 euro.

Pista partekaturik erabiltzeko tasa: 6,00 euro.

Taldeek, baldin taldekideen %75 (gutxienez) abonaturik badaude, eta Udalaren kirol-pistak erabiltzen badituzte herri-ligetako joko-zelaitarako, 6 euroko tasa ordainduko dute “etxean” jokatzen duten partidu bakoitzeko, talde bisitariaren gastuetarako, eta aldez aurretik ordainduko da, egutegiaren arabera.

Abonatu ez diren taldekideek aldez aurretik ordaindu beharko dute pistara sartzeko kuota.

V. Gimnasioa.

Helduen kuota: 8,00 euro hilean.

Gazteen kuota (16 urte betetzen dutenetik aurrera): 6,00 euro hilean.

VI. Askaldegietarako kuotak.

Sarrera: 2,00 euro.

Egurra: 3,00 euro.

VII. Espazioak alokatzea eta materialak eta zerbitzuak ematea.

Abonatuak, irabazi-asmorik gabe:

–Aretoen alokairua, ordubete: 20,00 euro.

–Materiala edo soinu ekipamenduak alokatzea, ordubete: 20,00 euro.

–Materiala eta soinu ekipamenduak alokatzea, ordubete: 20,00 euro.

Gehienbat abonatuek osatutako kolektiboek (abonatuak, gutxienez %75), instalazio horiek erabiltzen dituztenean (kirol anitzeko pista eta aretoak), abonatu ez direnek 5,00 euro ordaindu beharko dituzte.

Abonatu gabeak, irabazi asmorik gabe:

–Kirol anitzeko pistaren 1/3 erabiltzea, 25,00 euro orduko.

–Kirol anitzeko pista osorik alokatzea, ordubete: 75,00 euro.

–Aretoen alokairua, ordubete: 40,00 euro.

–Materiala edo soinu ekipamenduak alokatzea, ordubete: 40,00 euro.

–Materiala eta soinu ekipamenduak alokatzea, ordubete: 45,00 euro.

–Belar artifizialeko zelai erdia, ordubete: 90,00 euro.

–Belar artifizialeko zelaia alokatzea, ordubete: 138,00 euro.

–Futboleko belarrezko zelaiaren urteko alokairua, 2 orduz 15 egunean behin: 1.932,00 euro.

–Futboleko belarrezko zelai erdiaren urteko alokairua: Ordu bat eta erdi, astean: 970,00 euro.

Alokairuaren prezioan sartzen da bertaratzen direnen sarrera ere.

Irabazi-asmoa dutenak:

–Pistaren 1/3 alokatzea, ordubete: 50,00 euro.

–Kirol anitzeko pista osorik alokatzea, ordubete: 150,00 euro.

–Aretoen alokairua, ordubete: 80,00 euro.

–Materiala edo soinu ekipamenduak alokatzea, ordubete: 40,00 euro.

–Materiala eta soinu ekipamenduak alokatzea, ordubete: 70,00 euro.

–Belar artifizialeko zelai erdia, ordubete: 150,00 euro.

–Belar artifizialeko zelaia alokatzea, ordubete: 250,00 euro.

–Futboleko belarrezko zelaiaren urteko alokairua, 2 orduz 15 egunean behin: 2.500,00 euro.

–Futboleko belarrezko zelai erdiaren urteko alokairua, ordu bat eta erdi, astean: 1.500,00 euro.

–Alokairuaren prezioan sartzen da bertaratzen direnen sarrera ere.

VIII. Padel pistak, frontoia eta kanpoko pistak argiztatzeagatik ikastetxeetarako.

–Padel pistak edo frontoia argiztatzeagatik, ordubete: 1,00 euro.

–Kanpoko pistak argiztatzeagatik ikastetxeetarako, ordubete: 5,00 euro.

IX. Bestelako tarifak.

–Karnetaren kopia egiteagatik: 10,00 euro.

–Ordainagiriak itzultzeagatik: 3,00 euro.

–Armairuko giltzak galtzeagatik: 3,00 euro.

–Armairuko giltzak eta eskumuturrekoa galtzeagatik: 10,00 euro.

–Igeriketako txanoak: 1,20 euro.

X. Patxi Morentin gizarte eta kirol gunea.

–Ekitaldia: 800,00 euro.

–Ekitaldia + gunearen babesa: 1.200,00 euro.

–Erabateko garbiketa ekitaldiaren ondoren: 500,00 euro.

–Tarteko garbiketa ekitaldiaren ondoren: 300,00 euro.

–Fidantza (ekitaldiak ez badauka berariazko asegururik): 600,00 euro.

–Kirol erabilera:

–Banakako sarrera, 11.00 euro.

–Irabazi-asmorik gabeko taldeak, gehienez 20 lagun, noizbehinkako erabilera, aldez aurretik baimena emanda, erabilera partekatua, 4 orduz: 35,00 euro.

–Irabazi-asmoa duten entitateak, gehienez 20 lagun, noizean behin erabiltzen dutenak, aldez aurretik baimena emanda, erabilera partekatua, 4 orduz: 70,00 euro.

–Atletismo gunea erabiltzea, orduko, aldez aurreko baimenarekin, beste jarduera batzuekin bateragarria den erabilera: 26,00 euro.

–Pista osoa, jardunaldi (egun 1/2) baterako baimena izanik: 220,00 euro.

–Rokodromoa:

abonatuak, federazioaren indarreko lizentzia izanik.

Sarrera, 16 urtetik beherakoak, 3.

Sarrera, 16 urtetik gorakoak, 5.

Hileko bonua, 16 urtetik beherakoak, 6.

Hileko bonua, 16 urtetik gorakoak, 8.

Alokairua, orduko (proiektua aurkeztu ondoren), 26.

Alokairu osoa, egun 1/2 (proiektua aurkeztu ondoren), 220.

XI. Kirol-txartela.

–Haur kuota (7 eta 14 urte artean), 10,20 euro hilean.

–Gazte kuota (15 eta 18 urte artean), 13,00 euro hilean.

–Gainerakoetan: 18,00 euro hilean.

ARAUA, PREZIO PUBLIKOAK EZARTZEN DITUENA ADINEKOENTZAKO ETA/EDO MENDEKOTASUNA DUTENENTZAKO JARDUERETARAKO, ZIZUR NAGUSIKO UDALAREN OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEK ANTOLATUETARAKO

TARIFEN ERANSKINA

Jarduera: tailerra, adinekoak eta/edo mendekotasuna dutenak estimulatzeko eta familia zaintzaileei laguntzeko.

Saio bat astean: 10,40 euro hilean.

2 egun astean: 20,70 euro hilean.

3 egun astean: 31 euro hilean.

ORDENANTZA FISKALA, PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA AMETXEA GAZTETXEAK ANTOLATUTAKO GIZARTE, KULTURA NAHIZ AISIALDI ARLOKO IKASTARO EDO JARDUERETAKO SARRERETARAKO, INSKRIPZIOETARAKO EDO MATRIKULETARAKO

ERANSKINA

Tarifak:

ADINA

ERROLDATUAK

ERROLDATU GABEAK

12tik 20 urte arte

1,00 euro orduko

1,60 euro orduko

21etik 30 urte arte

1,60 euro orduko

2,40 euro orduko

Puntualki ordaintzeko jarduerak:

JARDUERA

ERROLDATUAK

ERROLDATU GABEAK

Jaietara joateko bus zerbitzua (“Joan-etorri”)

3,10 euro/txartela

%50 gehiago, erroldatuen prezioaren gainean

Saioetarako txartelak

3,10 euro/txartela

%50 gehiago, erroldatuen prezioaren gainean

Jaiak

3,10 euro/txartela

%50 gehiago, erroldatuen prezioaren gainean

Ekimen berriak

3,10 euro/txartela

%50 gehiago, erroldatuen prezioaren gainean

ARAUA, PREZIO PUBLIKOAK EZARTZEN DITUENA ZIZURLAN LANKIDETZAKO ETA EKINTZAILETZAKO EREMUKO ZERBITZURAKO ETA ERABILERARAKO

3. artikuluaren (kuota) aldaketa:

Kuota:

3. artikulua.

Ordenantza honetan araututako prezio publikoaren zenbatekoa izanen da tarifa hauen arabera zehaztutakoa:

MENDEKOTASUNA

ZENBATEKOA

BEHEKO SOLAIRUA

Banakako postua, lanaldi osoan (6 ordutik aurrera), gutxienez ere urtebete

155,40 euro hilean.

Banakako postua, lanaldi erdian (6 ordura arte, goizez edo arratsaldez), gutxienez ere urtebete

124,30 euro hilean.

LEHEN SOLAIRUA

11 m-ko bilkura aretoa.

Banakako postuak, lanaldi erdian (6 ordura arte, goizez edo arratsaldez)

51,80 euro egunean

11 m-ko bilkura aretoa.

Banakako postuak, lanaldi osoan (6 ordutik aurrera)

72,50 euro egunean

44 m-ko bilkura aretoa.

Banakako postuak, lanaldi erdian (6 ordura arte, goizez edo arratsaldez)

103,60 euro egunean

44 m-ko bilkura aretoa.

Banakako postuak, lanaldi osoan (6 ordutik aurrera)

155,40 euro egunean

BIGARREN SOLAIRUA

44 m-ko bilkura aretoa.

Banakako postuak, lanaldi erdian (6 ordura arte, goizez edo arratsaldez)

103,60 euro egunean

44 m-ko bilkura aretoa.

Banakako postuak, lanaldi osoan (6 ordutik aurrera)

155,40 euro egunean

Onuradunek honako hauetarako izanen dute eskubidea, ezarritako prezioan:

–Lanaldi osoan badaude:

  • Beheko solairuan: banakako postua eta hari esleitutako altzariak, bilkura aretoaren erabilera, 2 ordu jarraian gehienez ere, eta zerbitzu amankomunak.
  • Lehen solairuan: 44 m-ko bilkura aretoaren erabilera hilean 2 orduz, 4 ordura luzatzeko aukerarekin, gainerako erabiltzaileen eskaeraren arabera.

–Lanaldi partzialean badaude:

  • Beheko solairuan: banakako postua eta hari esleitutako altzariak, bilkura aretoaren erabilera, 2 ordu jarraian gehienez ere, eta zerbitzu amankomunak. Hori guztia beren erabilera aldian (goizez edo arratsaldez).
  • Lehen solairuan: 44 m-ko bilkura aretoaren erabilera hilean 2 orduz, 4 ordura luzatzeko aukerarekin, gainerako erabiltzaileen eskaeraren arabera, eta beren erabilera aldian (goizez edo arratsaldez).

Bi kasuetan, Coworking Zizurlan eremuaren gainerako espazioak erabiltzeko, edo espazioak prezio publikoan sartutako ordutegitik kanpo erabiltzeko, %25eko hobaria izanen dute lankidetzako eta ekintzailetzako eremuaren erabiltzaileek, lehen solairuko eta bigarren solairuko aretoetarako.

Bermea edo fidantza eskatuko da, bi hileko kuotaren zenbatekoa, eta espazioen erabilera bukatutakoan itzuliko da, egoera onean utzi badira, eta jarraikiz “Zizurlan lankidetzako eta ekintzailetzako eremuaren funtzionamendurako eta barne kudeaketarako ordenantzari”.

Iragarkiaren kodea: L2116995