285. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Prozedura, herri-lurretako ureztalurren soberako loteak adjudikatzeko. Hasierako onespena

Aditzera ematen dizut Tafallako Udalak egin osoko bilkuran, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuela, besteak beste:

“Tafallako Udalaren Osoko Bilkurak 2021eko azaroaren 30ean hartutako erabakia, herri-lurretako ureztalurren soberako loteak adjudikatzeko prozedurari hasiera ematen diona.

Erretiroagatik edo adjudikaziodunek uko egiteagatik egindako konfiskazioengatik sortu diren ureztalurren soberako loteak daude.

Bat etorriz Tafallako udal-mugarteko herri-lurretako ondasunen erabilerari, defentsari, berreskuratzeari eta aprobetxamenduari buruzko ordenantzaren eranskinean xedatutakoarekin, lehenbiziko adjudikazioa eginik, ureztalurren laborantzako loteen onuradun izateko eskubidea duen nekazaririk agertuz gero, Udalak ireki dezake beste adjudikazio prozesu bat, erreserbako eta soberako loteekin, jatorrizko adjudikaziotik gelditzen den aldirako. Kasu horretan, zozketa bidez egin behar da adjudikazioa: lehenik, nekazari gazteendako lehentasunezko aprobetxamenduetarako eta, ondotik, lanbidez nagusiki nekazari direnen aprobetxamenduetarako.

Hori dela eta, bidezkoa da dagokion espedientea bideratzea prozedura berria hasteko, herri-lurretako ureztalurren soberako loteak adjudikatzeko.

2021eko azaroaren 23an, Landa Ingurunearen Garapenerako Batzordeak aldeko irizpena eman zuen.

Horiek horrela, Tafallako Udaleko Osoko Bilkurak

ERABAKITZEN DU:

Lehenbizikoa.–Herri-lurretako ureztalurren soberako loteak adjudikatzeko prozedura hastea, bat etorriz Tafallako udal-mugarteko herri-lurretako ondasunen erabilerari, defentsari, berreskuratzeari eta aprobetxamenduari buruzko ordenantzaren eranskinean xedatutakoarekin, eta ezarritako lehentasun-hurrenkeraren arabera.

Bigarrena.–Ezarritako lehentasun-hurrenkeran zozketa egin ondoren lote librerik geldituz gero, erreserbako lote-multzoan sartuko dira soberako lote gisa, ondorengo eskaerei erantzun ahal izateko.

Lote baino eskatzaile gehiago baldin bada, eranskin honetako 2. artikuluan azaldutako irizpideari jarraituko zaio.

Tafallako Udalak beretako gordetzen du eskubidea, gelditzen diren soberako loteak enkante publikoan adjudikatzeko.

Hirugarrena.–Ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tafallako Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, eta onuradun izateko baldintzak betetzen dituzten interesdunei adieraztea hamar egun balioduneko epea dutela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ordenantzan eskatutako agiriak aurkezteko.

Laugarrena.–Erabaki hau helaraztea Landa-ingurumen zaindariari, Zerbitzu Ekonomikoen eta Garapenaren Alorrari eta iragarki-taulari, behar diren ondorioak sor ditzan”.

Tafallan, 2021eko abenduaren 2an.–Udaleko Idazkaria, Nekane Ágreda Arróniz.

Iragarkiaren kodea: L2117259