285. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2022ko zerga-tasak

Udalbatzak, 2021eko azaroaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma zuela, honako erabaki hau hartu zuen:

“Tafallako Udalak, 2022an kitatu beharreko zergei dagokienez, honako gogoeta hauek egin ditu:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 140.4 artikuluan jasotako lurraren kontribuzioaren hobariak arautzeko ahalmenari dagokionez, proposatzen da ordenantza bat onestea. Ordenantza horrek jasoko ditu familia ugarientzako, guraso bakarreko familientzako edo gurasobakartasun egoeran dauden familientzako hobariak.

Lurraren kontribuzioari aplikatuko zaion tasari dagokionez, erabaki da aurreko ekitaldikoa bere horretan uztea: %0,332.

Hori guztia, aipatu ekitaldirako Udalaren gastuei eutsi ahal izateko, eta kontuan harturik gaur egun Tafallako Udalak eta herritarrek duten egoera ekonomikoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Araubidea eguneratzeko 11/2004 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz.

Espedientean jasota daude udal Kontu-hartzailetzaren txostena, 2021eko azaroaren 18koa, eta Kontuen Informazio Batzordearen irizpena, 2021eko azaroaren 23koa.

Bat etorriz azaldutakoarekin, Tafallako alkateak Tafallako Udalaren Osoko Bilkurari eginiko proposamenari jarraikiz,

ERABAKITZEN DA:

Lehenbizikoa.–Onestea 2 Ter ordenantza, arautzen dituena hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa eta aukerako hobariak, 2022rako.

Bigarrena.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratzea.

Hirugarrena.–Erabaki hau Zerbitzu Ekonomikoen eta Garapenaren Alorrari helaraztea, behar diren ondorioak sor ditzan”.

Jakinarazten dut orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta bere kontra honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Egokitzat jotzen den beste edozein errekurtso aurkezten ahal da.

Tafallan, 2021eko abenduaren 1ean.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2116989