285. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Lurraren kontribuzioaren karga-tasa 2022rako

Sartagudako Udalak, 2021eko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin bat, jarraian ageri den erabakia hartu zuen.

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–Hiri- eta landa-lurren kontribuzioaren karga-tasa ezartzea: %0,23. 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Bigarrena.–Agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Sartagudako Udalaren iragarki-taulan, orok jakin dezan.

Sartagudan, 2021eko abenduaren 1ean.–Alkatea, José Ignacio Eguizábal Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2117022