285. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Ordenantza, indargabetzen duena Irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteendako dirulaguntzak eta laguntzak emateko udal ordenantza. Behin betiko onespena

Sartagudako Udalak, 2021eko abuztuaren 11n egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, zeinaren bitartez indargabetzen baita Irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteendako dirulaguntzak eta laguntzak emateko udal ordenantza.

Erabaki horren iragarkia 2021eko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 11n, eta biharamunetik hasita jendaurrean egon zen, hogeita hamar egun baliodunean. Alegaziorik aurkeztu ez zenez, ordenantza hori behin betiko onetsitzat jotzen da, eta haren testu osoa argitara ematen, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

Sartagudan, 2021eko abenduaren 1ean.–Alkatea, José Ignacio Eguizábal Martínez.

ORDENANTZA, INDARGABETZEN DUENA IRABAZI-ASMORIK GABEKO ERAKUNDE ETA ELKARTEENDAKO DIRULAGUNTZAK ETA LAGUNTZAK EMATEKO UDAL ORDENANTZA

Zioen azalpena

Sartagudako Udalak, 2015eko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteendako dirulaguntzak eta laguntzak emateko udal ordenantza.

Jendaurreko aldia iraganik, iragarkia argitaraturik 2015eko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 15ean, eta Udalaren iragarki-taulan, ordenantza argitaratu zen 2016ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 10ean, eta ondoren indarrean sartu zen.

Hala ere, ordenantza hori ez da aplikatzen ari tokiko elkarteei laguntzak emateko prozeduretan; izan ere, 2016tik formula desberdinak aukeratu dira, eta, nolanahi ere, errazagoak dira elkarte onuradunentzat. Horrenbestez, ondorioztatzen da nahikoa eta malguagoa dela toki-erakundeek dirulaguntzak emateko arau-esparru orokorra; funtsean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta haren Erregelamendua, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsia.

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Indargabetuta gelditzen da Irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteendako dirulaguntzak eta laguntzak emateko udal ordenantza (2016ko otsailaren 10eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua).

Iragarkiaren kodea: L2116991