285. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

2022rako lan-egutegia

1978/2021 espedientea.

Kontuan hartuta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuan jasotako aurreikuspenak; izan ere, haren bidez zehaztu zen zein zen urteko lanaldia Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileentzat, hain zuzen ere aplikatzekoa dutenentzat abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onetsi baitzen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren testu bategina (aipatutako foru dekretua eman zen legegintzako foru dekretu horren 59. artikuluaren babesean).

Kontuan harturik 140/2021 Ebazpena, apirilaren 9koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena (2020ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 20an).

Kontuan harturik lan egutegia erakunde sindikalekin negoziatu dela, halaxe xedatzen baitu, 83.6.h artikuluan, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuenak.

EBAZTEN DUT:

1.–Igandeaz bestelako jaiegunen egutegia onestea 2022rako Uharteko Udalaren zerbitzuko langileentzat (musika patronatukoak izan ezik, haren kontseiluak onesten baitu horiendako egutegia). Hona, zehazturik:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Irailaren 19a, 20a eta 21a: Anaitasunaren jaiak.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri biharamuna.

–Abenduaren 27a: San Joan Ebanjelariaren festa.

2.–Uharteko Udaleko administrazioko lanorduen urteko kopurua da 1.592 benetako ordukoa, bat etorriz abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuarekin, eta honela banatuko da:

a) Astelehenetik ostiralera, eguneroko lanaldia izanen da, oro har, 7 ordu eta 20 minutukoa.

b) Abenduaren 24an eta abenduaren 31n lanaldia ordu 1 eta 10 minutu lehenago bukatuko da, eta 40 minutu gelditzen dira oporrak borobiltzeko. Uharteko Udalaren zerbitzuko langileek, baldin bi egun horietako edozeinetan oporretan badaude, ez dute eskubiderik izanen denbora-murrizketa hori konpentsa dakien.

c) Udaltzaingoa: 3 orduko konpentsazioa, hitzarmenaren 3.e artikuluaren arabera: abenduaren 24an eta 31n arratsaldeko txandan lan egiten duten langileak 1,5 ordu lehenago irteten dira, eta abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean goizeko txandan lan egiten dutenak 1,5 ordu geroago sartzen dira.

3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea; baita, ediktuen bidez, Uharteko Udalaren iragarki-taulan ere.

4.–Langile Batzordeko kideei eta zerbitzuburuei jakinaraztea, eta mezu elektronikoa igortzea langile guztiei.

Uharten, 2021eko abenduaren 2an.–Jarduneko alkatea, Edorta Beltzunegi López.

Iragarkiaren kodea: L2117023