285. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

2022rako zerga-tasak eta tasak

Gesalazko Udalak, 2021eko azaroaren 24an egindako osoko bilkuran, legez eskatzen den quoruma zuela, eta bat etorriz 2/1995 Foru Legearen 12., 64. eta 132. artikuluekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Ogasunak ditu hizpide), honako hau erabaki zuen:

Karga-tasa hauek onestea, 2022. urtean nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez, baita onetsitako eta indarrean diren ordenantzen araberako tasak ere:

–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,146.

–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,146.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: legez finkatutakoa.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3.

Gainbalioa (hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga):

• Karga-tasa: %25.

• Koefizienteak 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak dira.

Tasak:

–Lerateko badian aparkatzeko tasa: 3,50 eta 1,50 euro, hurrenez hurren.

–Tasa berezia igerilari federatuentzat eta matrikula bakarrarentzat:

  • Bonua, aparkalekua irekita dagoen aldi osorako: 100 euro.
  • 30 euroko hileko bonuak.

Erroldatuak, zirkulazio zerga Gesalazko ibarrean bertan ordaintzen dutenak: 0,00 euro.

Agiriak egitea:

–Kopiak egitea:

  • Zuri-beltzean, DIN A4: 0,10 zentimo.
  • Zuri-beltzean, DIN A3: 0,20 zentimo.
  • DIN A-4ko kolorezko kopia: 0,60 zentimo.
  • DIN A-3ko kolorezko kopia: 1,20 euro.

Konpultsa. Bosgarren konpultsatik aurrera: 0,60 zentimo.

Lurzatien gaineko zedulak: Bosgarren zedulatik aurrera: 0,60 zentimo.

Udalaren kiroldegia erabiltzea:

–Udako denboraldiko bonua:

  • 14 urtetik gora: 60,00 euro.
  • 7urtetik 14ra bitartekoak, biak barne: 35,00 euro.
  • 3 urtetik 6ra bitartekoak, biak barne: 25,00 euro.
  • 3 urtetik beherakoak: doan.

–Udako denboraldirako eguneko sarrerak:

  • 15 urtekoak eta hortik gorakoak; egun osoa: 7 euro / egun erdia: 5 euro.
  • 3 urtetik 14ra bitartekoak (biak barne), egun osoa: 5 euro / egun erdia: 4 euro.
  • 3 urtetik beherakoak: doan.

–Erroldatuek Udalari eskatzen ahalko diote bonuaren zati bat diruz laguntzeko.

  • 15 urtekoak eta hortik gorakoak: 25,00 euro.
  • 7urtetik 14ra bitartekoak, biak barne: 14,00 euro.
  • 3 urtetik 6ra bitartekoak, biak barne: 10,00 euro.

–Instalazioak alokatzea udalditik kanpo:

  • Erroldatuak: doan.
  • Erroldatu gabeak: 10,00 euroko bonua, lau aldiz sartzeko.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, eta haren kontra errekurtso hauek jartzen ahalko dira:

a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau argitaratzen denetik hasita.

Muetzen, 2021eko azaroaren 23an.–Alkatea, Pedro José Soto Eguren.

Iragarkiaren kodea: L2117019