2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETAIU
2022ko zerga-tasak
Etaiuko Udalak, 2021eko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen kontribuzio eta zergei dagozkien karga-tasa, indize eta portzentaje hauek onestea 2022ko ekitaldi ekonomikorako:
–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,21eko tasa.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2,5.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: gutxieneko tasa, jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 176. artikuluari.
Etaiun, 2021eko abenduaren 10ean.–Alkatea, Jenaro Pascual Desojo.
Iragarkiaren kodea: L2117294