285. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Udal ordenantza, Apustu-etxe eta joko-aretoak arautzeari eta ludopatiaren prebentziorako neurriei buruzkoa. Hasierako onespena

Lizarrako Udalaren Osoko Bilkurak, 2021eko abenduaren 2an egindako ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Apustu-etxeak eta joko-aretoak eta ludopatiaren prebentziorako neurriak arautzen dituen udal ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan adierazitako jendaurreko aldia iragan ondoren.

Lizarran, 2021eko abenduaren 9an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2117270