285. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

2022ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Arroizko Udalak, 2021eko azaroaren 25ean egindako ohiko bilkuran, erabaki zuen, aurreko urteetan bezala, udal eskumeneko baliabideen gainean 2021ean indarrean egon diren zerga-tasa, indize, portzentaje, tarifa eta prezioei eustea 2022rako, salbu eta berariaz adierazitakoak; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin.

A.–Udal zergak.

A.1.–Landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: balorazio txostena onestearekin bat, erabaki da landa-lurrerako eta hiri-lurrerako zerga-tasak berdinak izango direla. % 0,2 igo da, eta % 0,22an finkatu da, 5 urteko epean Nafarroako Gobernuak ezarritako % 0,25era iristeko.

A.2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: aurten zerga hori ordaintzetik salbuetsita egongo dira 1.000.000,00 eurotik beherako diru-sarrerak izan dituzten subjektu pasiboak. Ordaintzera behartuta dauden subjektuak: Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifak ordainduko dituzte.

A.3.–Zirkulazioaren gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifak.

A.4.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,00ko tasa; BOEko etxebizitzetarako, %2,50. (Aukera: %2eko gutxienekoa eta %5eko gehienekoa).

A.5.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa): aurreko urteetan bezala, Nafarroako Gobernuak ezarritako gutxieneko portzentaje eta karga-tasei eusten zaie.

B.–Tasak eta prezio publikoak:

ordenantza fiskaletan ezarritakoei eusten zaie. Hauek dira zenbatekoak:

B.1.–Ahots publikoa (bandoak):

–Bulegoko ordutegian: 2,00 euro iragarki bakoitzeko.

–Beste ordutegi batean: 5,00 euro iragarki bakoitzeko.

–Kalez kaleko salmenta (merkatu txikia): 1,00 euro iragarki bakoitzeko.

B.2.–Herriko Etxeko aretoak alokatzea:

–Beheko solairuko aretoa: 4,00 euro ordu bakoitzeko.

–Bilkura aretoa: 6,00 euro ordu bakoitzeko.

–Beste areto batzuk: 4,00 euro ordu bakoitzeko.

–Udalaren beste lokal batzuk: 0,10 euro m² eta ordu bakoitzeko.

–Emakumeen zentroa, pilotalekuko gela eta gaztegunea: 6,00 euro ordu bakoitzeko (dohainik elkarteentzat eta Udalarekin lankidetzan aritzen diren entitateentzat).

B.3.–Aulkiak eta mahaiak alokatzea partikularrei:

–Alokatutako aulki bakoitza: 0,30 euro.

–Mahai bakoitza (astoak barne): 0,50 euro.

–100,00 euroko fidantza.

–Dohainik herriko elkarteentzat eta Udalarekin lankidetzan aritzen direnentzat.

B.4.–Udal igerilekuak; abonamenduak, sarrerak eta dutxak (eurotan) (KPIaren arabera igoko dira):

–18-64 urte: denboraldiko abonamendua: 52,00 euro; hilabeteko abonamendua: 33,00 euro; eguneko sarrera: 6,00 euro.

–14-17 urte: denboraldiko abonamendua: 42,00 euro; hilabeteko abonamendua: 28,00 euro; eguneko sarrera: 4,00 euro.

–6-13 urte: denboraldiko abonamendua: 32,00 euro; hilabeteko abonamendua: 22,00 euro; eguneko sarrera: 3,00 euro.

–0-5 urte: dohainik.

–65 urte eta hortik gora: denboraldiko abonamendua: 20,00 euro; eguneko sarrera: 5,00 euro.

–Familientzako deskontuak seme-alaba 1, 2, 3, 4 edo gehiago edukitzeagatik: %20, %25, %30 eta %35.

–Guraso bakarreko familientzako deskontuak seme-alaba 1, 2, 3, 4 edo gehiago edukitzeagatik: %20, %25, %30 eta %35.

–%33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenentzako deskontua: %10.

–Aldageletako dutxak: lagun bat, 2,00 euro; bost lagunetik gorako taldeak, 1,50 euro lagun bakoitzeko.

Abonamendua edo igerilekuetarako sarrera dutenek ez dute ezer ordainduko dutxa erabiltzeagatik jendearentzako ordutegiaren barruan.

B.5.–Pilotalekua, kiroldegia eta gimnasioa:

–Pilotalekuko argiak: 4,00 5,00 edo 6,00 euro ordu bakoitzeko (pizten diren fokuen arabera).

–Pilotalekuko pista alokatzea: 2,60 euro ordu bakoitzeko.

–Padel pista alokatzea: 6,00 euro ordu bakoitzeko gehi 2 euro argia piztuta dagoen ordu bakoitzeko.

–14 urtetik beherakoek pilotalekua alokatzea: dohainik.

–Gimnasioa: hilabeteko abonamendua, 10 euro (urteko abonamendua: 100 euro). Prezio horretan sartuta dago aretoko aparatuak eta dutxa erabiltzea.

B.6.–Agiriak luzatu eta tramitatzea:

–Eskabideak idaztea: 5,00 euro orri bakoitzeko.

–Katastroko aldaketak; altak, bajak eta aldaketak: 3,00 euro eskabide bakoitzeko.

–Udal agirien fotokopiak: 0,20 euro ; katastrokoak, 1,00 euro.

–Interesdunak emandako agirien fotokopiak: 0,10 euro agiri bakoitzeko.

–Agirien koloretako fotokopiak: aurrekoen prezioen halako hiru.

–Alkatetzak baimendutako edo berrikusitako agiriak: 3,00 euro bakoitza.

–Agirien konpultsa: 1,00 euro konpultsa bakoitzeko.

–Azken hirurtekoaren datuei buruzko ziurtagiriak: 1,00 euro orri bakoitzeko.

–Aurreko hirurtekoaren datuei buruzko ziurtagiriak: 3,00 euro orri bakoitzeko.

–3 urtetik aurrerako urte bakoitzaren datuen ziurtagirien kasuan, 0,50 euro gehituko zaizkio lehendabiziko orriari.

–Mugak dituzten finken ziurtagiriak; finka bakoitzeko: 3,00 euro.

–Establezimenduak irekitzea behar ez duten jardueretan aritzeko lizentziak: 50,00 euro.

–Ahalordeak askiestea: 3,00 euro.

–Hirigintzako zerbitzuak: Eraikinak eta Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoko tarifak.

B.7.–Udal hilerrian egindako zerbitzuak:

–Arroitzen erroldaturik dauden lagunen ehorzketak: dohainik.

–Arroitzen erroldaturik ez dauden lagunen ehorzketak: zerbitzuaren kostua; 200,00 euro, alegia; salbu eta erroldaturik egon hil aitzineko hogeita hamar urteko epearen barnean, orduan ere dohainik izanen bailitzateke.

–Arroitzen erroldatutako lagunen ehorzketak kolunbarioetan: dohainik.

–Arroitzen erroldaturik ez dauden lagunen ehorzketak kolunbarioetan: 165,00 euro; salbu eta erroldaturik egon hil aitzineko hogeita hamar urteko epearen barnean, orduan ere dohainik izanen bailitzateke.

–Kolunbarioaren alokairua 150,00 eurokoa izanen da, hamar urterako; epea iraganik beste hamar urte luzatzeko aukera izanen da, alokairu epean metatutako KPIarekin eguneratua, baldin eta behar adina kolunbario badaude. Aldaketa honen onespen egunean lehenik okupatutako kolunbarioetarako, haien ehorzketa gastua ordaindu dutenez, ez dute alokairua ordaindu behar hura berritzeko egunera arte, hau da, aldaketa honen onespenetik hamar urtera.

–Panteoi pribatuetan egiten diren ehorzketei dagokienez, haien gastuak eta kudeaketak horien jabeek ordainduko dituzte, Arroitzen erroldatuta egon ala ez.

–Beste hilerri bateko gorpuzkiak lekualdatzea: aurreko paragrafoan bezala.

–Hilotzak hobitik ateratzea: aurreko paragrafoan bezala.

–Berariaz ireki beharreko hobira lekualdatzea: aurreko paragrafoan bezala.

B.8.–Basozaintza Zerbitzua: lan horietan sartzen dira soilik finkak mugatzeko edo neurtzeko zerbitzuak, eta Udalari eragiten dioten kostuak ordaindu beharko dira.

B.9.–Lurzoruaren, hegalkinaren eta zorupearen aprobetxamendu bereziak:

–Mahaiak, aulkiak, beladoreak (m² edo zatiki bakoitza); urteko kuota: 8,00 euro.

–Azoka txikia (metro lineal edo zatiki bakoitza); eguneko kuota: 0,60 euro.

–Saltokiak, barrakak, tiro-postuak; eguneko kuota: 6,00 euro. Lehenengo hilabetetik aurrera, tasa 3,00 eurokoa izango da irekiera-egun bakoitzeko.

–Lurzoruaren bestelako aprobetxamenduak (m² edo zatiki bakoitza): 0,60 euro.

–Aldamioak, hesiak, materialak: aurreko epigrafeko kuoten %50. Urbanizatzen ari diren eremuetan, zenbatekoak %50 beheitituko dira. Lehen hiru hilabeteetako kuota: 0,00 euro.

–Balkoien eta terrazen itxitura, m² eraiki bakoitza: 6,00 euro.

–Hegalkinaren bestelako aprobetxamenduak (m² bakoitza); eguneko kuota: 0,60 euro.

–Tangak instalatzea zorupean (tangaren m³ bakoitza): 2,00 euro.

–Gasa eta bestelakoak banatzeko sareak, metro lineal bakoitzeko urtean: 3,00 euro.

B.10.–Ingeles eta euskara eskolak. 2021-2022 ikasturtea:

–Eskola guztietan izena emanda dagoen ikaslea: 32,00 euroko prezio publikoa hilean.

–Eskolen erdian izena emanda dagoen ikaslea: 20,00 euroko prezio publikoa hilean.

B.11.–Musika eskolak 2021-2022 ikasturtean:

Ikasgaia: prezioa/hilean

Musika Hizkuntza: 5,00 euro.

Musika tresna: 45,00 euro.

Musika Hizkuntza + musika-tresna: 58,00 euro.

Musika-tresnen taldea (kargurik gabe).

Konboa: 25,00 euro.

Musika Hizkuntza + musika-tresna + konboa: 75,00 euro.

Musika-tresna + konboa: 60,00 euro.

Musika-tresnak (2): 90,00 euro.

C.–Herri-lurretako aprobetxamenduak:

dagokion ordenantzan eta errentamendu baldintzetan ezarritakoaren arabera berrikusiko dira, eta aplikatzekoa den KPI indizearen arabera doituko.

Jakinarazten da, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako ondorioetarako, kontuan hartuta erabaki honen aurka aukeran aurkezten ahalko direla:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Arroitzen, 2021eko abenduaren 2an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2117122