285. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

2022rako zerga-tasak. Hasierako onespena

Arguedasko Udalak, 2021eko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2022ko ekitaldirako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea Udalaren Idazkaritzan aztertu, eta egoki iritzitako erreklamazio, kexa eta oharrak aurkezteko; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (15/2002 Foru Legearen bidez aldatua).

Epe hori iragandakoan, inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betikotzat hartuko dira aurreikusitako diru-sarrerak, eta haien testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arguedasen, 2021eko abenduaren 2an.–Alkatea, José María Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2116999