284. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 20a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ALTSASU

Jenderik gabeko Etxebizitzen gaineko 2021eko zerga borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrari jarraituz, aditzera ematen da 2022ko urtarrilaren 24an bukatuko dela epea jenderik gabeko etxebizitzen gaineko 2021eko zerga dela-eta igorritako kuotak borondatez ordaintzeko.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein banku-bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2021eko abenduaren 24an kargatuko dira kontuan.

Borondatez ordaintzeko epea iragan eta gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu-bidez kobratzeko.

Altsasun, 2021eko abenduaren 15ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2117539