284. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

2022ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Sartagudako Udalak, 2021eko abenduaren 1ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2022ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra, haren exekuzio oinarriak eta plantilla organikoa.

Onetsitako aurrekontua eta plantilla udal Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Sartagudan, 2021eko abenduaren 2an.–Alkatea, José Ignacio Eguizábal Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2117030