284. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Udalkideen ordainsariak, bilkura-sariak eta kalte-ordainak

Arroizko Udalak, 2021eko azaroaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen 2022ko ekitaldirako bere horretan uztea ondotik azaltzen diren karguen ordainsari eta bilkura-sarien 2021eko zenbatekoak, bai eta beren jardunean izandako benetako gastuengatiko kalte-ordainen zenbatekoak ere. Hori guztia, arau hauei jarraituz: Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. eta 75 bis) artikuluak, bat etorriz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluarekin (toki-korporazioetako kideen dedikazio eta ordainsariei dagokienez) eta Sektore publikoaren esparruko ordainsarien arloan premiazko neurriak onesten dituen urtarrilaren 21eko 2/2020 Errege Lege-dekretuaren 18. artikulua.

Ordainsariak:

Alkatea: dedikazio partzialeko araubidean jardunen du. % 50eko lanaldia izanen du, eta urteko ordainsari gordina 17.500,00 eurokoa izanen da, hamalau hilekotan ordainduta, gehi Gizarte Segurantzari dagozkion enpresa-kuotak.

Bilkura-sariak:

Zinegotziak: dedikazio esklusiboko araubiderik nahiz lanaldi partzialik gabe, zinegotziei 250,00 euro gordin emanen zaizkie osoko bilkura arruntetara joateagatik (bat, bi hilean behin) eta 87,32 euro gordin, berriz, osoko bilkura berezietara joateagatik.

Kalte-ordainak:

Joan-etorriengatik: Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioendako ezartzen den zenbatekoa.

Gainerako gastuak: ordaindutako zenbatekoak emanen dira, gastu horiek agirien bidez frogatu ondoren.

Arroitzen, 2021eko abenduaren 2an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2117093