284. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Arroizko Udalak, 2021eko azaroaren 25eko ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko udal plantilla organikoa, barnean direla lanpostuen zerrenda eta haien egoera juridikoa, baita langileen zerrenda ere.

Onetsitako espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta martxoaren 10eko 2/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Arroitzen, 2021eko abenduaren 2an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2117091