284. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Arroizko Udalak, 2021eko azaroaren 25ean egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2022ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Aurrekontuen espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.

Arroitzen, 2021eko abenduaren 2an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2117090