28. ALDIZKARIA - 2021eko otsailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa puntual xehatua, Udal Planeko U.I.V unitateko Z-6an (San Migel etxe-multzoa, 6. poligonoko 199. lurzatia). Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2021eko urtarrilaren 14an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 14-ENE-21 (7/CU).

Jendaurreko epea iragan baita Udal Planeko U.I.V unitateko Z-6aren aldaketa puntual xehatua (San Migel etxe-multzoa, 6. poligonoko 199. lurzatia) (PLE 01/10/2020-8-CV) argitara eman zenetik 2020ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 29an; ikusirik Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiaren txostena, 2020ko abenduaren 2koa, eta Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAUk 2020ko abenduaren 23an aurkeztutako dokumentua, zeinak jasotzen baititu Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiaren txosteneko jarraibideak, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2021eko urtarrilaren 4ko txostenarekin,

ERABAKITZEN DA:

1. Behin betiko onestea “Aldaketa puntual xehatua, Udal Planeko U.I.V unitatearen Z-6an (San Migel etxe-multzoa, 6. poligonoko 199. lurzatia)”, Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAUk 2020ko abenduaren 23an aurkeztua. Haren xedea da Atarrabiako etorbideko 18A, 18B, 18C, 20A, 20B eta 20C atariak (6. poligonoko 199. lurzatia) biltzen dituzten bloke linealen arteko espazioen erabilera aldatzea, espazio publikotik espazio libre pribatua izatera pasa daitezen, etorkizunean atari horietako etxebizitzen irisgarritasunari konponbide bat emateko baldintzak prestatze aldera.

2. Igor bekio erabaki hau, onetsitako dokumentuaren ale batekin batera, Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

3. Erabaki hau jakinaraztea Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAUri eta Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiari.

Ebazpen honen aurka, honako errekurtso hau aurkez daiteke:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2021eko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2101210