2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXAURI
Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 11. lurzatian. Behin betiko onespena
Etxauriko Udalak, 2020ko abenduaren 30ean egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Etxauriko 2. poligonoko 11. lurzatiko xehetasun-azterketa, Promoetxeaundiak sustatu duena.
Aplikatu dadin Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa, argitara ematen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa.
Etxaurin, 2021eko urtarrilaren 5ean.–Alkatea, Idoia Aritzala Etxarren.
ERANSKINA
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2100356