279. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aldaketa, Bide publikoa okupatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2021eko azaroaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Bide publikoa okupatzeko tasak arautzen dituen udal ordenantzan (2008ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 15ekoa), haren 8. artikulua aldatuz, tarifak arautzen baititu.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldi hori iraganik, inork ez badu aurkeztu erreklamazio, kexa edo oharrik, aldatutako testua behin betiko onetsitzat joko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu lege-manuak bete daitezen.

Andosillan, 2021eko azaroaren 26an.–Alkatea, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L2116835