279. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

3/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2021eko 251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 2an, 3/2021 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesten zuen erabakia. Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da 3/2021 aurrekontu-aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Aldaketa: 6. kapitulua. Zenbatekoa: 85.000,00 euro.

Finantzaketa: 8. kapitulua. Zenbatekoa: 85.000,00 euro.

Donezteben, 2021eko azaroaren 26an.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L2116829