279. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UXUE

2022ko zerga-tasak

Uxueko Udalak, 2021eko azaroaren 26an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 2022ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten zerga-tasak, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari jarraituz (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak). Hona hemen:

• Lurraren kontribuzioa: % 0,27.

• Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: % 3,03.

• Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: sortzealdi guztietan ezarritako gehieneko koefizienteak eta % 10,70eko tasa.

• Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,4 indizea.

Uxuen, 2021eko azaroaren 30ean.–Alkatea, Rubén Sánchez Remón.

Iragarkiaren kodea: L2116916