279. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

2022ko zerga-tasak

Muruzabalgo Udalak, 2021eko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, onetsi zuen honako zerga-tasa hauek ezartzea 2022ko ekitaldirako:

1.–Lurraren kontribuzioa: % 0,1840ko tasa bakarra.

2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 koefizientea.

3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: % 4,917ko tasa.

4.–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

a) Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak:

–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/19995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.

b) Kuota likidatzeko zerga-tasa:

–Balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: % 13.

5.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: tarifa ofiziala.

6.–Herri-lurretako aprobetxamenduak: igoerarik gabe.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita,

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Muruzabalen, 2021eko azaroaren 25ean.–Alkatea, Alberto Azparren Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L2116837