279. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

2022ko karga-tasak. Hasierako onespena

Murillo el Frutoko Udalak, 2021eko azaroaren 26an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen karga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2022ko ekitaldirako, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 64. artikuluekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Hasiera batez onesteko erabakia Idazkaritzan eta iragarki-taulan egonen da ikusgai 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da baldin eta aurreko paragrafoan xedaturiko epean ez bada aurkezten erreklamazio, kexa nahiz oharrik.

Murillo el Fruton, 2021eko azaroaren 26an.–Alkatea, Arancha Murillo Tanco.

Iragarkiaren kodea: L2116841