279. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDAZA

Aldaketa Udal Plan Orokorreko UE-14 eta UA-17 unitateetan, Acedoko 4. poligonoko 44., 45., 47. eta 48. lurzatietan. Behin betiko onespena

Mendazako Barrutiko Udalak, maiatzaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Mendazako Udal Plan Orokorra aldatzea UE-14 eta UA-17 unitateetan, Acedoko 4. poligonoko 44., 45., 47. eta 48. lurzatietan.

Erabakia argitara eman zen 2021eko 222. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 21ean, eta jendaurreko aldia iragan da inork alegaziorik aurkeztu gabe; hartara, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da.

Mendazan, 2021eko urriaren 27an.–Alkatea, Javier Senosiáin Paternáin.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2116815