279. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Aldaketa egitea Estolderiaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2021eko azaroaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Estolderiaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Ordenantza fiskalaren aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldia iragaten baldin bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko da ordenantza fiskalean egindako aldaketa, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lekunberrin, 2021eko azaroaren 26an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2116842