279. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Txulapaingo Udalak, 2021eko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen lehenengo aldaketa Udalaren 2021eko aurrekontuan (hiriko drainatze-sistema ezartzea, herriko argiak aldatzea led argiak jartzeko, eguzki-plakak instalatzea, udal obretako inbertsioa).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Markalainen, 2021eko abenduaren 1ean.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L2116959