279. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko 1/2021 aldaketa hasiera batez onesteko erabakia 2021eko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 22koan; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki-taulan paratu baitzen.

Hamabost egun balioduneko epea iraganik inork alegaziorik nahiz erreklamaziorik egin gabe, aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. eta 214.2 artikuluak eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua.

Behin betiko onetsitako 1/2021 aldaketa honako hau da:

Kreditu-gehigarriaren espedientea:

1. Gastuak goititzea:

1 1650-6330001 Farolak: 4468,01 euro.

Guztira: 4468,01 euro.

Finantzaketa:

2. Diru-sarreren goititzea:

1 870000.–Diruzaintzako gerakina: 4468,01 euro.

Guztira: 4468,01 euro.

Iturmendin, 2021eko irailaren 2an.–Alkatea, Imanol Arbizu Perpiña.

Iragarkiaren kodea: L2116949