279. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Herri-lurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Irurtzun-Etxeberriko Fazeroko Batzordeak, 2020ko urriaren 14an egin bilkuran, “Herri-lurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza” hasiera batez onetsi zuen.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko aukera izan dezaten. Hori dena, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork ez badu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta ordenantzaren testu osoa argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Irurtzunen, 2021eko abenduaren 1ean.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2116979