279. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza indargabetzea. Hasierako onespena

Garinoaingo Udalak, 2021eko azaroaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Garinoaingo Udaleko Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu ondoan, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten.

Epe horretan edozeinek aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta egoki iritzitako alegazioak aurkezten ahalko dira. Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan (https://garinoain.sedelectronica.es).

Jendaurreko aldia iraganik, inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik egiten, behin betiko onetsiko da ordenantzaren indargabetzea.

Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Garinoainen, 2021eko azaroaren 30ean.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Iragarkiaren kodea: L2116948