279. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Indargabetzea Bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2021eko azaroaren 19an egindako osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Funesko Udaleko Bikote egonkorren erregistroa arautzen duen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa) eta harekin bat datozen xedapen aplikagarriekin.

Jendaurreko aldia iraganik, inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik egiten, behin betiko onetsiko da ordenantzaren indargabetzea.

Funesen, 2021eko azaroaren 29an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2116923