279. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FITERO

Aldaketak 2022ko ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena

Fiteroko Udalak, 2021eko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Fiteroko ordenantza fiskaletako tarifen aldaketa 2022ko ekitaldirako.

Espedientea jendaurrean egongo da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek hura azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; halakorik aurkeztu ezean, aldaketak behin betiko onetsirik geldituko dira.

Fiteron, 2021eko abenduaren 1ean.–Alkate udalburua, Miguel Aguirre Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2116967