279. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

2022rako zerga-tasak. Onespena

Faltzesko Udalak, 2021eko azaroaren 24an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea):

Lehenbizikoa.–Faltzesko udalerrian 2022ko urtarrilaren 1etik, hau da, indarrean sartzen direnetik aurrera, izanen diren zerga-tasak, indizeak eta koefizienteak onestea.

1. Finkatzea landa-lurreko eta hiri-lurreko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa bakarra % 0,25 izanen dela.

2. Finkatzea eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergaren karga-tasa eraikuntzaren edo instalazioaren kostu erreal eta benetakoaren % 3,50 izanen dela.

3. Finkatzea Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan xedatutakoaren arabera aplikatu beharreko koefizienteak Nafarroako Gobernuak onetsitako berberak izanen direla, eta zerga-tasa % 8 izanen dela.

4. Ekonomia-jardueren zergaren kuoten gaineko udal indizea 1,05 izanen dela finkatzea.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Faltzesen, 2021eko abenduaren 1ean.–Alkate udalburua, Sara Fernández Allo.

Iragarkiaren kodea: L2116976