279. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Aldaketa, Enplegua sustatzeko udal ordenantzan. Hasierako onespena

Faltzesko Udalak, 2021eko azaroaren 24an eginiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Faltzesko udalerrian Enplegua sustatzeko udal ordenantza indardunean, dagokion espedientean agertzen den bezala.

Ordenantza aldatzeko udal espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, dagozkion iragarkiak Faltzesko iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta egoki iritzitako erreklamazioak egin ditzaten.

Epe horretan erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ezean, aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da.

Faltzesen, 2021eko abenduaren 1ean.–Alkate udalburua, Sara Fernández Allo.

Iragarkiaren kodea: L2116973