279. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

2022ko zerga-tasak

Esteribarko Udalak, 2021eko azaroaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten zerga-tasak onetsi zituen. Hona haien zerrenda:

a) Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga: % 0,233.

b) Ekonomia-jardueren gaineko zerga. Indarra duen araudian ezarritako tarifen arabera, % 1eko udal indizea.

c) Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga. Indarra duen araudian ezarritako tarifen arabera.

Interesdunak hala eskaturik, honako hobari hauek aplikatuko dira zergaren kuotan:

–% 25eko hobaria ECO ibilgailuetarako.

–% 50eko hobaria 0 isurpeneko ibilgailuetarako.

d) Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: % 4.

e) Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

–Koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak ezarritako gehienekoak, balioaren gehikuntza sortu zen aldiaren arabera.

–Karga-tasa: % 9.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Esteribarren, 2021eko azaroaren 26an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2116862