279. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

2022ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Ziraukiko Udalak, 2021eko azaroaren 4an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, zerga-tasa, tasa eta prezio publiko hauek ezarri zituen 2022rako:

Landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: % 0,2164.

Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: % 3,5.

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: tasa, % 12.

Koefizienteak:

0-1. urtea: 0,023.

2. urtea: 0,044.

3. urtea: 0,066.

4-15 urteak: 0,06.

16. urtea: 0,09.

17. urtea: 0,09.

18. urtea: 0,42.

19. urtea: 0,45.

20. urtetik aurrera: 0,46.

Hilerriko tasak:

Ehorzketak lurrean eta nitxoan: erroldatuak, 150,00 euro; erroldatu gabeak, 300,00 euro.

Kolunbarioak: erroldatuak, 70,00 euro; erroldatu gabeak, 140,00 euro.

Hobitik ateratzea: 300,00 euro.

Lekualdaketak: (hobitik ateratzea eta hobian sartzea): 500,00 euro.

Beste hileta-lan batzuk: Udaleko langilearen ordua 50,00 euro kostako da.

Partikularrek sustaturiko egintzen ondoriozko hirigintzako txostenen tasak: Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoko hirigintza zerbitzuaren fakturaren araberakoa.

Udal igerilekuen prezioak. Helduak: erroldatuak, 45,00 euro; erroldatu gabeak, 55,00 euro. Gazteak: erroldatuak, 40,00 euro; erroldatu gabeak, 50,00 euro. Haurrak: erroldatuak, 35,00 euro; erroldatu gabeak, 40,00 euro. Eguneko sarrera: heldu eta gazteak, 5,00 euro; haurrak, 4,00 euro.

Pilotalekuko argiaren fitxak: 1,50 euro.

Gimnasioak:

–Erroldatuak: hiruhileko kuota 15,00 euro, eta urteko kuota 50,00 euro.

–Erroldatu gabeak: hiruhileko kuota 25,00 euro, eta urteko kuota 80,00 euro.

–Gimnasiako giltzaren fidantza: 10,00 euro.

Lehen aldiz erabiltzeko lizentziaren tarifak:

–Oin berriko eraikinak: 150,00 euro.

–Egiturak birgaitzea, handitzea edo eraberritzea: 100,00 euro.

–Erabilera aldatzea, etxebizitzak egitea: 100,00 euro.

(Nolanahi ere, aurreko tarifetatik gorakoak baldin badira, Hirigintza Zerbitzuak fakturatzen dituenak kobratuko dira).

Erabaki honetan aurreikusi gabeko zerga-tasa eta zergapetze motetarako, Ziraukin horiek arautzen dituzten ordenantzei eta lehendik diren erabakiei jarraikiko zaie.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Arauzko epean eta moduan erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da”.

Ziraukin, 2021eko azaroaren 25ean.–Alkate udalburua, Julio Laita Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2116962