279. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Bikote egonkorren udal erregistroa arautzen duen ordenantza indargabetzea. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2021eko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Caparrosoko Udalaren Bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Espediente hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia iraganik, inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik egiten, behin betiko onetsiko da ordenantzaren indargabetzea.

Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Caparroson, 2021eko azaroaren 26an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2116857