279. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Lurraren kontribuzioaren karga-tasa 2022rako. Onespena

Caparrosoko Udalak, 2021eko azaroaren 25ean egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedaturikoari jarraikiz:

Lehena.–Lurraren kontribuzioaren egungo karga-tasa bakarra aldatzea, zerga-oinarriari aplikatzeko, oinarri hori izanik 2021ean onetsiriko balorazio txosten berriaren ondoriozko balio katastrala, hala landa-lurreko nola hiri-lurreko ondasun higiezinei dagokienez; hartara, % 0,30eko karga-tasa ezartzen da, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera aplika dadin.

Bigarrena.–Onetsitako zerga-tasa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, tasa behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hirugarrena.–Erabaki honetan onetsiriko tasa 2022ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Caparroson, 2021eko azaroaren 26an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2116820