279. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

2022rako lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

2022ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa onetsi ziren alkate udalburu Gustavo Rodríguez Aguadoren ebazpen baten bidez, zehazki 2020ko azaroaren 30eko 184. Ebazpenaren bidez. Hona hemen zer ezartzen duen ebazpenaren xedapen zatiak:

Ikusirik 140/2021 Ebazpena, apirilaren 9koa, eman zuena Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak, zeinaren bidez ezarri baitzen, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022ko jaiegunen egutegi ofiziala (argitaratu zen 2021eko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 13an).

Erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legeak ematen dizkidan eskudantziak, 21.1h) artikuluaren bidez eman ere (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Onestea 2022ko aste barreneko jaiegunen egutegia Cabanillasko Udalaren zerbitzuko langileentzat, hementxe zehaztu bezala:

Urtarrilaren 6a, osteguna: Errege eguna.

Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

Uztailaren 25a, astelehena: Santiago eguna.

Abuztuaren 15a, astelehena: Abuztuko Andre Maria.

Abuztuaren 16a, asteartea, herriko jaieguna.

Urriaren 12a, asteazkena: Pilareko Andre Maria.

Azaroaren 1a, asteartea: Santu Guztien Eguna.

Abenduaren 6a, asteartea: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a, osteguna: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 26a, astelehena: Eguberri bigarrena.

Bigarrena.–Egutegia arautzeko, ondoko egun hauek ere ez dira lanegun izanen:

Abuztuaren 17a, 18a, eta 19a eta irailaren 23a.

Horrela, enplegatu bakoitzari 1,39 ordu faltako zaizkio lan egiteko; urtean barna egiten ahalko ditu ordu horiek.

Hirugarrena.–1.592 izanen da Cabanillasko Udaleko lanaldiaren urteko benetako lanordu kopurua, eta honela banatuko da:

• Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

• Aurreko apartatuan ezarritako lanaldi-banaketa ez zaie aplikatuko lanaldi berezia dutenei, zerbitzuaren beharrak direla eta, ez eta ordu konpentsazioren bat dutenei ere, horiek berariazko lan egutegia izanen baitute.

Laugarrena.–Lan-egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, jarraituz langileen baldintzen gainean indarra duen araudiari.

Bosgarrena.–Ebazpen hau langileen ordezkariei igortzea, argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Cabanillasko Udalaren iragarki-taulan, eta horren berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Cabanillasen, 2021eko azaroaren 30ean.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L2116909