279. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

2022rako karga-tasen, zerga-tasen, tasen eta prezio publikoen hasierako onarpena

Burlatako Udalaren Osoko Bilkurak, 2021eko azaroaren 25ean egindako bilkuran, 2022tik aurrera indarrean egongo diren zerga-kargak, indizeak, koefizienteak eta ordenantza fiskalen eta tasa, tarifa eta prezio publikoei buruzko arauen aldaketak onartu zituen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoaren arabera, espedientea jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik aurrera, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak egin ahal izan ditzaten.

Jendaurreko erakustaldian alegaziorik aurkezten ez bada, aipatutako espedientea behin betiko onetsiko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da haren testua.

Burlatan, 2021eko azaroaren 26an.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2116832