279. ALDIZKARIA - 2021eko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Ordenantza fiskala, Lurraren kontribuzioa arautzen duena. Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2021eko azaroaren 25ean egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Lurraren kontribuzioa arautzen duen ordenantza fiskala.

Onetsitako ordenantza ikusgai egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, eragozpenak nahiz oharrak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epe hori iragan ondoan, inork ez badu aurkeztu erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik, ordenantza behin betikoz onetsitzat hartuko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu lege-manuak bete daitezen.

Andosillan, 2021eko azaroaren 26an.–Alkatea, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L2116844